Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Eskolatik "piper" egitearren jasotako zigorra

Eskolatik "piper" egitearren jasotako zigorra <p>Batzuetan, eskolara joan beharrean, txori-habi bila ibiltzen ziren auzokoa eta biak. Konfiantza hartu eta sarritan hasi ziren ihes egiten. Azkenean, elizpean pilotan ari zirela Joxe <em>Beltza</em> mikeletea etorri zitzaien bila. Berak ihes egitea lortu zuen; baina, hurrengo egunean, irakaslea etxera etorri zitzaion bila. Lehenbizi etxean eta gero eskolan zigor gogorra jaso zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batzuetan, eskolara joan beharrean, txori-habi bila ibiltzen ziren auzokoa eta biak. Konfiantza hartu eta sarritan hasi ziren ihes egiten. Azkenean, elizpean pilotan ari zirela Joxe Beltza mikeletea etorri zitzaien bila. Berak ihes egitea lortu zuen; baina, hurrengo egunean, irakaslea etxera etorri zitzaion bila. Lehenbizi etxean eta gero eskolan zigor gogorra jaso zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ikasi? Ikasi? Juteko gogoik ez! Ni ta beste bizitzakua, Antonio, kintok, kintokok giñan. Hala, eskolan ezin ba ta txori habik bakizu nola [..] dian oaiñ, txori habin billa ibiltzen giñen, eskola jun gabe. Etxe aurreko hortan artua zan ta loratan, etxetik kalea ez zan ikusten, sukaldetik, behintzat. Pareta hor, ta hortikan etorri ta hortikan gora piñudiya alde eginda, han gora. Piñudin ze egongo dek? Lau bost bat egun eskola jun gabe, hor ibilli, besterik ez, hor ibilli. Baiño hasi giñen konfiantza hartzen ta pelota etorri bik, eskola jun gabe pelotan ta mikeletia, Joxe Beltza esaten ziyen, hemen, zeran, egoten zian mikeletek, caja de ahorrosen ta hor “Kataleju” Adrian “Kataleju” bizi da, hor bizi da beste etxe baten “Kataleju” esate diena gaur, Adrianenea etxe horrek zun izena, oraiñ hala izango dan ez dakit, hor e bai Mikeletek. Joxe Beltza hori hareago, Ostalatzeko Joxe bestia, Ipintzakua re. Pelotan ari giñala, hor etortze zaizkigu abixu eman zizken, atzetik sartu elizan azpiko frontoi horta ta eraso iyo fabrika korrika, nik alde egin niyoen ta Anttonio harrapatu zuen, moja etxetik, hor harrapatu zuen. Nik, alde egin niyen nik, ez niñuen harrapatu. Hura eraman zuen maisuenea ta maisuk pasaria eman, esan dit eman zizkiola edarrak! Orain [...] bakarrik, ba ni ez ba, hor baso hortan gordetze nintzen ta hor [...]. Etxen lehen txitak egoten zian ba txabolan? Harkaitz hartan, orain ez dago, baiño han belar biltzen han aittona, aitta ta ni´re laguntzen belarra biltzen ta [...] txintxo. Maisua, Fidalgo hori, andriak euskeraz eitten zun pixka bat, maistra zan, goiko etxen bizi zian haik. Hala, Beteluko Juan Migel ta, oaiñ ez dakit, hor haruzkalden, zeok Betelu, hangokin ondo ibiltzen zien, hara jun ta handik esnia ekarri ta eitten zittuen ba, hor bidia ta banoa ta ikusi dittut nik Pepita, neska zaharrena, ta bestia ze izen zun neskak? Bi neskak, ahaztu zat. Gure etxe aldea, haruzkaldetikan maisua ta maistra ta aiba! Parea etorri zan ta kieto haik ta aittonai erderaz, bate ez zekin, baiña enteditu zien haik, maistrak euskeraz asko ez baiña benga ez nintzela eskola juten. Ta han, larren, ni. Beno, etxera etorri nintzanen [...] batzuk zizkien. Hurrungo goizen amak eskolaa, hamar urte, bederatzi. Ta eskola parea Parisko etxe parea [...], ikusi nun nik, bandera atea zun maisu horrek, bandera ateratzen zan, bandera española. Ta maisua etorri zan bea´re bidea, ta hor kontsultatu zuen ta juteko, juteko eskola juteko. Jarri nitzen ni eserita nere tokin hura etorri zanen hartu nittunak! Egurrakin e hartu nittunak! Gure eskolia hura izan zan, gure eskola.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia