Soroko jeneroa
Hizlaria(k):
Iraola Goenaga, Manuel
Soroan garia, artoa, arbia... denetarik zuten. Etxerako lain hartzen zuten. Babarruna asko hartzen zen eta batzuetan azokan saltzen zuten babarruna arrautza eta bestelakoekin batera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: BID-008/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Eta soroa edukiko zenuten?
-Bai, bai, beste anayak ta aittak ta haiek danak.
-Ta ze edukitzen zenuen?
-Gariya ta artua ta arbiya ta bai... labrantza dana.
-Ta gero ze egiten zenuen, Tolosako ferian saldu, beste etxetan...?
-Perira saltzeko, ba artoa... ez ganadua... etxen kotsumitzen zan. Etxeko gauzia ya... babarruna asko eukitakuan saltzen zan, arrautzak, artua, oilaskok hazi, oilok hazi, artuakin haik hazi, haik saldu, babarruna, hau saldu. Etxen asko behar zan urte guztin ta erosi batez ahal zala. Ahal zala...
Egilea(k): Urtzi Reguero
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!