Basolana: egurra txikitu eta lantegietara eraman
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zortzi anai-arreba ziren. Umetatik lan egin behar izan zuen baserrian. Labrantzako lanak egin behar izaten zituzten. Ganadua ere bazuten. Gerra denboran, 12 urte ingururekin ondoko baserri batera joan zen morroi. Basoak; lehen pinu gutxi zegoen eta pagadi asko. Egurra txikitu eta lantegietara eramaten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: BID-008/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Zenbat anai-arreba ziñaten.
- E?
- Anai-arrebak, zenbat?
- Gu zortzi bai.
- Eta zu gaztena, erdikoa, zaharrena…?
- Ni ezkero die bi, azken hirugarrena ni [...], ni ezkeroz beste bi.
- Ze hasi ziñaten oso gaztetan lanian ya baserrin?
- Bai! Urte asko. Bai basuan ta... bai, bai, bai. Urte asko baserrin. Urtek e... puff... urtek, urtek esateko ba... Hoita bost urte baserrin.
- Ta ze, ze lan egiten zenuen?
- Labrantza lana, bason, belazen, lurrian ganadukin...
- Ta ze animali edukitzen zenuen?
- Ganadua, behiyak eta...
- Esnetako?
- Bitaa, bitako. Total esnetara ez giñan erori sekula ia. Ba... regular. Regular. Ordun, idik eta danak. Basoa atea ta mendin lanen.
- Ta ze egiten zenuen mendin?
- Hemen garai baten... jesus... oaiñ dana piñuba ikusten da. Dana pagua zan. Piñurik ez zan hemen, guk ez genun piñuik ezagutu. Beno, ezautu giñun, baiña gutxi, milagroz. Dana pagaria zan, pagua ta haritza ta gaztaiña. Hau dana pagariya zan eta gu behin gerra ondorenen ya hamar hamabi urte hamahiru hamalau, ni hamahiru urteko morroi atera nintzen. Baserri hortaxe, hamahiru urtekin. Ta hamalaukin etxea jun ta lau anayak basoa. Bota, arbola txikitu eta ganadukin karretera atea puskautakok. Ordun fabrika asko zan, egurrakin sua eitten zuen, ikatza´re bai. Elektrikua ez. Egurra, egur asko saltzen zan fabrikata. Ez dakit, tonelako honenbeste, txikituta atea… hola jun zan. Gero bason ibili nintzen. Lau lagun, bost lagun. Danok jornalen.
Egilea(k): Urtzi Reguero
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!