Biarritz

Biarritz edo Miarritze Lapurdi kostaldeko udalerria da eta Biarrizko Kantonamenduan dago. Baiona eta Angelurekin batera, BAB eskualdea osatzen du. Udalerri hauek ditu mugakide: iparraldean, Angelu; hegoaldean, Bidarte; eta, hego-ekialdean, Arbona eta Arrangoitze. Munduko udaleku famatua XIX. mendearen ondoren, munduko aristokraziaren udaleku bihurtu zen. Europako erregeen udalekua zen orduko Biarritz «hondartzen erregina eta erregeen hondartza» izan zen. 1863an, Luis Luziano Bonapartek eskualdean kokatu zuen euskararen muga, zenbait auzotan duda barik nagusia zena. Hala ere, XX. mendean frantsesa da hizkuntza ofizial eta nagusia. 1990eko hamarkadatik aurrera, Udaletxeak euskal kultura Biarrizko kulturatzat hartu eta euskara eta euskal kultura bultzatu du.

Hizlariak: 1; Zintak: 1; Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Casaubon, Jakes (1925)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia