BRB-007
- Udalerria: Berrobi (Gipuzkoa)
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Soroa Hernandez, Maddi
- Data: 2011(e)ko Azaren 10a
- Iraupena: 62 min
- Euskarria: Bideo digitala
Hizlaria(k)
Juanita Gorria Arozena Juanitatxo
Berrobi (Gipuzkoa) (1933)
Nafarrak zituen gurasoak, Enrique Gorria eta Maxima Arozena. Berrobiko udaletxeko etxebizitzan jaio zen, Muñagorri etxean bizi zen ondoren eta handik Elduaien paper-lantegian bizi izan zen. Gainontzeko zazpi senideak bezala, ordea, Berrobin egiten zuen bizimodua. Gazteenetakoa izanik, eskolara joateko aukera izan zuen eta oso gustura joaten zen gainera. Askotan, irakasle lanak ere egiten zituen, ederki hitz egiten baitzuen gurasoengandik ikasitako gaztelera. Inguruko baserritarrei enkarguak eginez, gustura pasa zuen gazte denbora. Anoetako Jose Agustin Amonarrizekin ezkondu zenean, Tolosako Kale Nagusira joan zen bizitzera. Bi seme-alaba izan ditu eta ikaragarri gustatzen zaio dantza egitea, Xabier Leteren kantuekin batez ere.
Pasarteak
Zinta hau kodifikatu gabe dago oraindik





