Heriotza, hiletak eta lutoa
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRB-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Brigidak bigarren komunioa egin behar zuen eta lutoagatik beltzez jantzi behar izan zuen. Pertsonak hil ondoren bederatziurrena ospatzen zen. Hiletak bi motatakoak izaten ziren: primerakoak, goizeko bederatzietan, eta segundakoak, hamaiketan. Kategoria handiko hiletetan apaiz guztiak aldarean jartzen ziren; segundako hiletetan, berriz, bazterrean. Hileta eta gero tabernan bazkaria eskaintzen zen. Mezak irauten zuen bitartean argizaiola pizten zuten norbait hiltzen zenean. Lutoak urtebete irauten zuen. Apaizak ere bazkarira joaten ziren, baina familiakoek ordaintzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:04:38
- Erref: BRB-002/015
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!