Berrobi (Gipuzkoa)

Euskararekiko zaletasuna

Euskararekiko zaletasuna <p>Arantzazuko egutegia etxean edukitzen zuten, eta gustu handiz irakurtzen zuen egunero, euskaraz zelako. Arantzazuko aldizkaria ere jasotzen zuten. Bertsoak gustatzen zitzaizkion. <em>Txirritaren testamentua</em> deituriko liburuxka bat eduki zuen. Zaletasun handia zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRB-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arantzazuko egutegia etxean edukitzen zuten, eta gustu handiz irakurtzen zuen egunero, euskaraz zelako. Arantzazuko aldizkaria ere jasotzen zuten. Bertsoak gustatzen zitzaizkion. Txirritaren testamentua deituriko liburuxka bat eduki zuen. Zaletasun handia zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuri, zu Berrobin jaio, baserrin eon, ta nola etorri zitzaizun zuri irakurri, idatzi...?
- Bai, nik, irakurtzeko zaletasuna ikuskarrie izan det beti. Gogoatzen naiz noiz sortu zan Arantzazuko egutegi edo kalendarioa euskeraz, eta hue zan nere poza, egune etorri zai, hari orrialde bat kentzeko ta irakurtzeko euskeraz. Gero hasi zan gure etxean Arantzazuko errebista, hilero, ta han´e orrialde bat o beste etortzen zan euskeraz. Eta `Basarri´ren berso batzuk’e bai, eta bazan beste bersolari bat, ezautu nun nik justu-justu, aitton bat Arantzazun, Graziano, Anduagako Graziano. Bersok jartzen ez zan txarra. Ta haren berso batzuk etortzen zien, orrialde... bono, hillero ez, baiño orrialde batzutan. Ta haiekintxe nere gustoa, pozik izaten nintzen ni, haiek, haiek... hue gozamena! Nik rebiste hoi hartu ta hango euskerazko lanak irakurri arte ez nun rebista hoi uzten. Nik... ta esaten badizut, bertso paperak, berriz, han ta hemen aitte zanak peritik ekarrita. Ni entzunda nao... bazan liburu txiki bat `Txirritan Testamentue´, ta nik eskuatu nunen illuntze batean, ez dakit nundik, gure aitte zanak ekarri zun nunbaittetiken edo, eta eskutan `Txirritan Testamentu´ liburuxka hori nula jun nitzen behiek jeztea! Ta behiek jetzi ta liburue irakurri, txandaka. Behiek jetzi eta afaldu arteko betarik ere ez, liburu huaxe jan in behar. Ikuskarrie zan ne, nere zaletsune. Gehio’re izango zien, ta bersolari danak seguru asko zaletasun hoi, baiño ni baiño gehio ez dao izateik, nik nun baiño gehiago.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia