Berrobi (Gipuzkoa)

Baserrian, lan asko eta diru gutxi

Baserrian, lan asko eta diru gutxi <p>Bost senidetan zaharrena da, baina orain bi bakarrik bizi dira. Baserriko bizimodua oso gogorra zen. Etxean abereak zituzten. Garia ere egiten zuten. Lana asko egin eta gutxi irabazten zuten. Gaur kexatu egiten gara, baina bizimodu latza ordukoa zen. Hala ere, baserrietan gerraostean ez zuten goserik pasa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRB-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost senidetan zaharrena da, baina orain bi bakarrik bizi dira. Baserriko bizimodua oso gogorra zen. Etxean abereak zituzten. Garia ere egiten zuten. Lana asko egin eta gutxi irabazten zuten. Gaur kexatu egiten gara, baina bizimodu latza ordukoa zen. Hala ere, baserrietan gerraostean ez zuten goserik pasa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer ziñaten famili haundiya?
- Ba gu izan giñen bost senide, ta bat, laugarrena, jaio ta laister hil zan, gogoatzen naiz. Ta ni, zaharrena. Ta uain, lau bizittu giñan urte askuan, ta uain bi bakarrik bizi gea. Bat hil zan, hemen Urnietan, laneko istripuz, etxe bat eroita, ta bestea [kamerosetan] ehizen zeola. Uain bizi gea zaharrena ta gaztena, ni zaharrena ta gaztena Ibarran bizi dana.
- Ta etxian ze, ze bizimodu izaten zan garai hartan?
- Etxean, etxean, ba, ni zaharrena nitzen, maiorazkoa, esaten dan bezela. Eta, badakizu, baserriko bizimodue garai hartan oso gogorra: lau behi, bost behi, lau txekor, eta hortik kanpoa, ba, oillo mordo bat, txerri bat urteako gizentzeko eta horrela, artoa ta babarruna, garie, [...] kosetxak, eta lana galanki eta irabazi gutxi.
- Bai, ezta? lan gogorra.
- Gaur baserritarrak keja die, arrozoiakin, esnearen prezioa eta haragiana ta abar ta abar. Urdun dirue gaur baiño gehio itten zun esneak eta haragiak, konformaziokoa, baiña gutxi izaten zan, lau behiekin... ta behiek in behar zuen uztarrin! Ta uztarria itten dun ganaduak esne gutxi ematen du. Eta, ba, urduko basarritarra bizi zan, ba, hirugarren munduan bezela: bi orduko bidean garotaa-ta ganadukin. Gaur hoi sinisteik ez dao. Ta beti lanak in eziñik. Eta morroia ta neskamea pagatzeko komeriak. Eta, ba, ba… Gaur jendea keja da arrozoiakin, baiño urdun zan jendea bizimodu latzean. Eta gerra ondoren hartan zan, ba, gosea. Ta basarritarrak bentaja hoixe izan gendun: gerra ondoren hartan basarrin ez gendula goserik; taloa, esnea, ta babarruna ta patata baziela nahikoa, ta horri eskerrak. Kalean ez zan holakorik eta gorriak pasa izango zittuzten, kaleko kontuak entzuten dittugunez. Baiña, gaiñantzen, holakoxe bizimodua izan da gurea.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia