Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea
Berrobi (Gipuzkoa) (1919-2015)
Biografia
Ama Leaburukoa zuen, eta aita, berriz, belauntzarra, baina, Berrobin jaio zen "Lontxo", Aranburu baserrian, sei senideko familian. Hamazazpi urterekin eraman zuten soldadu. Melillan ere izan zen. Hiru urte egin zituen etxera itzuli gabe. Handik itzuli eta obran hasi zen lanean, baina berriz ere bi urterako deitu zuten, eta Gasteizera joan zen atzera soldadu gisa. Handik Errusiara ere eraman nahi izan zuten, eta bere izena soldadu boluntarioen zerrendan jarri ere bai, bere gogoz kontra. Zorionez alde batera utzi zuen Francok alemanei laguntzeko asmoa, eta han bukatu zen Lontxoren soldadu bizitza. Baserriaren martxa hartu zuen orduan. Piedad Lopezekin ezkondu zen, eta Berrobin bizi izan dira biak azken urteetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRB-005 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute