BRZ-060
- Udalerria: Berriz (Bizkaia)
- Proiektua: Antxinako Berriz. Bizimodua eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Gerenabarrena, Maite
- Data: 2006(e)ko Urtren 01a
- Iraupena: 84 min
- Euskarria: Audio Analog
- Kodifikatzailea: Unamuno, Arianne
- Emalea: Gerenabarrena, Maite
Hizlaria(k)
Maria Alberdi Barinaga
Berriz (Bizkaia) (1930)
Sallobente-Mendibil auzoko Lariz baserrikoa. Bederatzi neba-arrebatan nagusiena. Berrizko antzinako kontuak jasotzeko egin zitzaion elkarrizketa 2006an.
Pasarteak
1. Angel Alberdi, aitaita, alkate izandakoa
- Erref: BRZ-060/005
- Iraupena: 0:02:05. Hasi: 00:08:47. Bukatu: 00:10:52
- Multimedia: audioa
- Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010108 Udala
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
Laburpena: Berrizko alkatea izan zen bere aitaita, Angel Alberdi Narbaiza. Baserrietan labaderoak ipini zituen berak. Alkate zela, frontoia egiteko proiektua zeukan baina "behetarrekin" gorabeherak izan zituen.
2. Baserria erre zenekoa
- Erref: BRZ-060/009
- Iraupena: 0:02:19. Hasi: 00:18:17. Bukatu: 00:20:36
- Multimedia: audioa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Laburpena: 1941ean baserria erre zenekoa kontatzen du.
3. Lizarra atarian eta gurutzea eta ur bedeinkatua logeletan
- Erref: BRZ-060/012
- Iraupena: 0:03:09. Hasi: 00:23:52. Bukatu: 00:27:01
- Multimedia: audioa
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
Laburpena: San Juan egunean atarian lizarra ipintzen zuten, san juan loreekin eta larrosekin apainduta. Hurrengo San juanetarako gorde egiten ziren, San Juan bezperan erretzeko. Logeletan gurutzea eta ur bedeinkatua ipintzen ziren.
4. Sukaldeko tresnak
- Erref: BRZ-060/014
- Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:27:41. Bukatu: 00:29:18
- Multimedia: audioa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020108 Etxearen egitura
Laburpena: Errezoak amamak bideratzen zituen. Mahaian ze tresna izaten zituzten kontatzen du: portzelanazko edalontziak, lurrezko platerak... Lapikoak zelakoak ziren kontatzen du.
5. Babak, porruak eta garbantzuak
- Erref: BRZ-060/015
- Iraupena: 0:01:17. Hasi: 00:29:18. Bukatu: 00:30:35
- Multimedia: audioa
- Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
Laburpena: Baba lapikoa jaten zuten egunerokoan, azekin. Gauez, baba zuriak edo porruak jaten zituzten. Domeketan, berriz, garbantzuak okelarekin. Bilbotik sastrea joaten zen jendeari trajeak egitera.
6. Ama jostuna zen eta umeentzat arropak josten zituen
- Erref: BRZ-060/016
- Iraupena: 0:02:07. Hasi: 00:30:35. Bukatu: 00:32:42
- Multimedia: audioa
- Lanbideak » 0705 Sastreak, jostunak
- Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030701 Arropa eta oinetakoak
Laburpena: Bere ama jostuna zen. Alfa markako josteko makina zeukan. Eibarko denda batekoak oihal txatalak gordetzen zizkion eta umeentzako arropak egiten zituen horiekin. Mutikoen frakek irekidura bat izaten zuten, kaka egiteko. Neskek kulero luzeak izaten zituzten.
7. Dotrina eta mutualitatea
- Erref: BRZ-060/022
- Iraupena: 0:02:07. Hasi: 00:40:42. Bukatu: 00:42:49
- Multimedia: audioa
- Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030111 Dotrina
Laburpena: Dotrina txikia euskaraz egin zuten, baina gerra garaian debekatu egin zuten. Berrizko Felipe Alberdi alkateak jende asko fusilatzeko baimena eman zuela dio. Domeketan dotrina ikastera joaten ziren. Mutualitatea zer zen azaltzen du.
8. Gerra aurretik eskolan euskaraz
- Erref: BRZ-060/024
- Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:43:21. Bukatu: 00:45:21
- Multimedia: audioa
- Politika » 0805 Euskara eta politika
Laburpena: Gerra aurretik euskaraz ikasten zuten; ondoren, berriz, erdaraz. Etxe denetan zegoen moja edo fraideren bat. Eskolako ikasgaiak azaltzen ditu.
9. Dotea eta arreoa neska zein mutilentzat
- Erref: BRZ-060/027
- Iraupena: 0:02:48. Hasi: 00:48:06. Bukatu: 00:50:54
- Multimedia: audioa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
Laburpena: Dotea ematen zitzaien etxetik kanpora ezkontzen zirenei. Ehun erreal izaten ziren. Neskei arreoa egiten zitzaien. Mutilek ez bazuten etxea oinordean hartzen, neskek hartzen zuten. Beltzez ezkondu zen bera. Mutilei ere arreoa egiten zitzaien.
10. Beraien ezkontzari buruzkoak
- Erref: BRZ-060/029
- Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:51:05. Bukatu: 00:52:25
- Multimedia: audioa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
Laburpena: Pedro Juan jatetxean bere ezkontzako menua zelakoa izan zen azaltzen du. Osaba-izekoak gonbidatzen ziren. Madrilera joan ziren bidaian, hegazkinez.
11. Erromeriko soinujoleak
- Erref: BRZ-060/030
- Iraupena: 0:01:50. Hasi: 00:52:25. Bukatu: 00:54:15
- Multimedia: audioa
- Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
Laburpena: Olakuetako erromeriara joaten ziren; gero Durangora joaten hasi ziren, zinemara. Benito eta Txokolo izaten ziren soinujoleak, eibartarrak. Gerran fusilatu zituztenak aipatzen ditu.
12. Herriko lanbide zaharrak
- Erref: BRZ-060/033
- Iraupena: 0:02:05. Hasi: 00:56:55. Bukatu: 00:59:00
- Multimedia: audioa
- Lanbideak » 0707 Antzinako lanbideak
Laburpena: Trapuzko panpinak, kopinak, izaten zituen. Lanbide zaharrak aipatzen ditu. Hargina nor zen azaltzen du. Sasimedikuengana ezkutuan joan behar izaten ziren.
13. Berrizko baserriak
- Erref: BRZ-060/034
- Iraupena: 0:02:42. Hasi: 00:59:00. Bukatu: 01:01:42
- Multimedia: audioa
- Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak
Laburpena: Berrizko baserriak izendatzen ditu.
14. Berrizko errotak
- Erref: BRZ-060/035
- Iraupena: 0:00:51. Hasi: 01:01:42. Bukatu: 01:02:33
- Multimedia: audioa
- Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota
Laburpena: Berrizko erroten izenak esaten ditu. Ogia etxean egiten zuten.
15. Aitaita alkate zela egindako eskolak
- Erref: BRZ-060/036
- Iraupena: 0:01:15. Hasi: 01:02:33. Bukatu: 01:03:48
- Multimedia: audioa
- Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
Laburpena: Bere aitita alkate zela, zazpi eskola eraiki zituzten. Non zeuden azaltzen du.
16. Harreman ona markesarekin
- Erref: BRZ-060/037
- Iraupena: 0:02:44. Hasi: 01:03:48. Bukatu: 01:06:32
- Multimedia: audioa
- Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020204 Kanpoko jendearekin harremana
Laburpena: Markesarekin harreman ona izan zuela dio. Haren alabak Maria Teresa eta Mercedes ziren. Aititari tornuan erakutsi zienaren berri ematen du. Etxea erre zenean, argazki asko galdu zituzten.
17. Markesaren ezkontza
- Erref: BRZ-060/038
- Iraupena: 0:04:08. Hasi: 01:06:32. Bukatu: 01:10:40
- Multimedia: audioa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina
Laburpena: Markesa, Caro, Berrizen ezkondu zen. Ezkontza ikusgarria izan zela dio. Bere amamaren ahizpa bat neskame egon zen markesarenean. Gerrra garaian, alemaniarrak egon ziren markesarenean eta amak arropak konpondu zizkien. Patakon izeneko bat aipatzen du.
18. Fusilatzetik libratutakoak
- Erref: BRZ-060/042
- Iraupena: 0:03:17. Hasi: 01:19:13. Bukatu: 01:22:30
- Multimedia: audioa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa
Laburpena: Beraien osaba bat markesarengana joan zen eta haren kontaktu batzuen bitartez, berriztarren fusilamenduak geratzea lortu zuen. Felipe Alberdiri eta Evaristori buruzkoak aipatzen ditu.





