Mari Urrika ikusi zuen, suzko buztan eta guzti
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mari Urrikak Oiz menditik Anbotara joan-etorriak egiten zituen udaberrian eta udazkenean. Oiz mendia baino beherago aitarekin iratan zebilela, berak ikusi zuen Mari Urrika pasatzen. Suzko buztan luze bat ei zeukan. Behiak ere beldurtu egin omen ziren.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: BRZ-007/030
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
-Maria Urrika…
-Bai, aber, kontau.
-Maria Urrika etorten zan udabarridxen Oizera, ta udaguenien jueten zan Anbotora. Edo aldrebes esan dot? Bueno, ez dakit, hor eitten eban. Eta pasatzen zan.. zer ote zan haxe? Ni sarritten egon naz... ez dakizu, gauza... su bat... luzie... Ta akordetan naz, Oizko mendidxe baiño beheratxuago aittaaz, irie ebaten. Irie jakingo dozu… “helecho”, irie. Eta gero etxera ekarteko, kargetan. Ta pasau zan, Maria Urrika esaten otsien, holako luze bat, baiña handik atzetik etorri zan ta, hor, Anbotoko puntako hatxera. […] hor Oizen atzien ezkutau zan. Behidxek be sustaute [ezkutau ein zien].
-Baiña zuk zeuk ikusitte?
-Neuk ikusitte, bai! Sue, sue! Baiña buztan ta guzti! Ta esaten abien Maria Urrika zala! Gehidxago […], desaparezidu da ha be. Oin ez da ikusten. Nik esaten dot: ha zer ete zan?! Esaten dot, bakarrik egoten nazenien, ohien lorik ein eziñik edo, “lehenagoko gauzak”! Baiña gure jangoikuek! Zelan edo? Ez dakit ba nik! zelan gauzak kanbidxau dien! Ze ha, ha esaten abien udabarridxen hona jueten zala eta udagoienien hara jueten zala. Eta egun baten neuk ikusi naben, behidxek kargetan, irie kargetan gauzela gurdidxen. Eta sssssssssssssss! Eta hantxe, zeran atzien ezkutau zan! Nik gehidxago ez dot ikusi...
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!