Berriz (Bizkaia)

Jaietan gazta eta ogia hartzeko zain

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen ez zegoela poztasunik dio. Gaur egungo osteguna gehiago omen da garai bateko jai eguna baino. Andikoan Asentzio egunean egoten zen erromeria. Amabirjinaren egunean gazta eta ogia banatzen zituzten eta ilarak egoten ziren hura hartzeko!

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Poztasunik be egongo zan ba!
-E?
-Poztasunik be egongo zan, ba.
-Poztasunik bapez.
-Bapez? Jaidxek edo...
-Bai… Oingo eguena gehidxago zan orduko jai haundidxek baiño. Oin hamen, hor deket Karretona, hor aurrien, ta oin goizeko seiretan hori itxi barik egon da. Lehena izen balitze, danak kartzelara.
-Bai, baiña ez dakit, Andikoan be egongo zien…
-Bapez!
- … jaidxek edo. Hori, Asentziño egunien…
-Bai, Asentzidxo…
-Asentzidxo egunien edo…
-Asentzidxo egunien. Eta emoten abien Asentzidxo egunien…
-Erromeridxe edo...
-Bezperan, bai, tanboliñe. Eta abemarikuek joten abienien, etxera listo. Bestelan danak inpernure. Oin haixe be desaparezidu. Emoten oskuen gaztaia ta ogidxe, Amabirjiñien egunien, Amabirjiñiek kunpliduaz, honakoxe ogi txatal bat ta honakoxe gaztai txatal bat. Eta haxe hartzen danak estimau! Kolie!

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia