Berriz (Bizkaia)

Filmeko trenarekin beldurtu zen Eibarko zineman

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hamaika-hamabi urterekin Eibarrera joan zen Berrizko parrokoaren lobatxoa zaintzera. Berak umea zaindu beharrean, umeak zaintzen ei zuen bera. Lehenengo aldiz zinemara joan zenean, pelikulan azaltzen zen trenarekin beldurtuta, zinematik alde egin zuen. Eibarren erakutsi ei zioten bizimoduaren berri. Hamazazpi urtera arte egon zen han. Gero, etxera itzuli eta Iurretan egon zen neskame, Kapanagarenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu zenbat urtera arte egon ziñen Andikoan, bueno, Sarridxen, bizitzen?
-Nik zenbat urte [euko nebazan], ba, hamaika, hamabi edo holakoxen bat. Ni gazterik hasi nitzen, esan dotsut, ba, lehenengo-lehenengo, Berrizko parrokuek euki eban… Berrizko parrokuek euki eban anaidxa bat Eibarren. Eta harek euki abien ume bat. Eta harexe zaintzen eruen nindduen, haraxe, Eibarrera. Eta neuk umie zainddu biherrien, umiek neu zaintzen nindduen. Egun baten, lehenengoz zinera juen gintzezanien, ba, berak esaten [ostan]: “hamentxe aurrien, hamentxe aurrien ikusiko dogu, hamentxe aurrien ikusiko dogu —eta ez nitzen ni sekula zinera juen ta— hamentxe aurrien ikusiko dou, hamentxe aurrien ikusiko dogu”. Eta, bueno, ba! Argittu zan tren bat pelikulan, eta neri buruen sartu jatan oso-osuen geuana datorrela…! Itxi umiori bertan eta urten neban kanpora! Ta danak, jente guztidxe… Ta nik ez naben begiratzen nor daguen be! Orduxerarte ez naben ikusi persona dezenterik eta Andikoako puntan iñor ez! Eta han esaten ostien: “Egon geldi! ez dator zeugana! Ez dator zeugana!”. [Eta nik atzera begiratu trenari], eta ene Jangoiko laztana! Kanpora. Ta itxoin notsan mutiko horri zineko atien kanpun. Ta holantxik jun nitzen. Gero ugezabak eta etxekoandriek eta esplikau ostien. Durangoko… edo Berrizko parrokuen anaidxie bazan eta jente ona be bai, jente zera, eta harek esplikau ostien bizimodue zelan zan, ta, ba, trenak [holako lekuetan urten] ez dabela eitten eta konejuek be urteten dabiela eta ez dakit eta, baiña... ordukoxe bizimodue! Aitzen dozu? Eta mutil horrek erueten ninduen etxera, eta neuk mutikue zainddu biherrien berak zaintzen nindduen neu. Ta horixe bizimoduori. Eta zenbat urte eukiko nebazan? Hamaika-hamabi goidxe jota hara juen nitzenien, eta gehidxago kridxeda! han egon nitzen ni, ba, hamazapi urtera artien egon nitzen Eibarren. Eta gero handik etorri nitzen ta etxien, klaro, falta, ez dakit ba nora […] aitte […] operaziñue eindde […] Galdakanon ta… Galdakanon, Basurton edo... zeren baten.Ta, ba, etxie be ganoraz zaintzeko falta eitten nebala eta ekarri nindduen etxera, eta, ba… Gero hasi nitzen hamen, hona etorri nintzen, Iurretara, Kapanaganera, Iurretako zubi... Oin ha etxie botata dao, han, Etxebarrian [...]…
-Ze… zubi? A! Etxebarrian...
-Etxebarrian kaliekin onduen egon zan. Kanpanagana, arotzeridxe euki eban. Eta holantxik. Eta handixik bizimodue aurrera atara.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia