Berriz (Bizkaia)

Amabirjinak Andikoako eliza gurutze ondoan gura

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Beti ezagutu du eliza Andikoa auzoan. Atzerago gurutze bat zegoen eta esaten zuten Amabirjinak eliza han egitea nahi zuela. Langileek egunez ekarritako harriak gauez hara eramaten ei zituen Amabirjinak. Egun batez Amabirjinak "karretero"ari (gurdizainari) hauxe esan zion: "aida zuridxe, aida gorridxe, horri begire daguen horri atara begidxe"; esaera horrek familia bati nola eragin zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Elixie, baiña, lehendik egongo zan han, ez?
-E?
-Elixie lehendik.
-Bai, nik ezautu orduko. Andikoako elixie izeten zan [...] esate abien, han atzeratxuago, gurutze bat, ta Amabirjiñiek gure izen ebala han egin elixie. Esaten abien zaharrak, gure aittek eta. Eta herridxek gure izen ebala beheratxuago egin, ointxe daguen lekuen.
-Gertuago egon dedin.
-Bai, beherago. Eta Amabirjiñiek, obreruek egunez ekarten eben harridxe, Amabirjiñiek erueten ebala harexen kurutzien ondora. Horrek kontuek izengo die horrek, e?
-Bai, baiña…
-Eta egun baten esan eutsela, karreterueri esan eutsela: “aida txuridxe, aida gorridxe, horri begire daguen horri etara begidxe” esan eutsela Amabirjiñiek. Eta gure etxien aldamenien beti egon zan bat begidxe falta ebana.
-Jesus!
-Bai. Beti egon zan begidxe falta ebana. Eta matrimoniñuek euki abien lehenengo… matrimoniñuek euki eban, ba, seme bat bakarra euki abien. Eta egun baten kuman itxi umiori eta, ba, eurek solora juen zien. Esaten abien, e? Solora juen ziela. Eta etorri zienien, umiek begidxen anpolla bat euki ebala. Eta harexe anpollie zer zan, begidxe galdu jakon mutikueri. Hangoxe etxekuek, esaten [abienak] “aida zuridxe, aida gorridxe, horri begire daguen horri atara begidxe” esan eutsiela Amabirjiñiek. Hori be kontua izengo da, e? Pentsetan dot nik kontua izengo dala. Baiña han etxien beti egon zan tuertue.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia