Berriz (Bizkaia)

Neskame lanetan ibilia; ama ezkongabea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hamaika urterekin Iurretara joan zen neskame, Kapanagarenera. Gero handik Madalenara. Ezkongabea izanda, alabatxoa eduki zuen. Bi urtean amaetxean egon zen, umea hazi arte. Gero, Durangoko abadea zen on Jesusek eta haren neskame Bonik hartu zuten etxean. Fabrikan lan egin eta umea hazi behar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nun egon ziñen kridxeda?
-Egon nitzen Iurretako zubidxen onduen, Kapanaganien. Eta gero Madalenan be bai egon nitzen.
-Zer palazixon baten edo...?
-Ez. Kapanaganera, zera, arotz bat izen zan. Arotza. Baiña ama alargun euki eban ta, hantxe ta hantxe. Gero handik etorri gintzezan ta Madalenan, Madalenako ermittien onduen, hortxe beste urte batzuk. Eta gero, ba, neskatue izen neban, solteratan, zerien daguena, San Fauston daguena, eta gero orduen ba...
-Hori, zer da Ibanen...
-Ibanen amama, bai. Marialuisa. Gero haregaz egon nitzen, ba, idxe urte bidxen maternidadien, pixkat bera hazi artien, han egon nitzen. Gero etorri nitzen, ha itxi han, ta biherra eta etxie topetan. [...]. Topau neban etxie, ba, lagun batek, hangoxe Sarriko Don Jesus, ezautuko zendun zuk Don Jesus, abadie?
-Durangokue?
-Bai.
-Ez, ez dakit.
-Oindiño ez da… ez da asko, denpora asko, hil dala, Santa Anako abadie, Don Jesus.
-Nik gaztiago bat bai, zelan deko harek izena... Katekesisa-eta emoten abena... Zelan zan ha?
-Don Jesus Santa Anan egon zan ta harek euki eban kridxeda bat, Boni izena eukena, Boni, ta beren amak lantxerik zaintzen eban, beran aman moduen. Eta harexek errekogidu nindun etxera eta hantxe hazi neban umie. Biherra ein ta fabrikatik etorri ta eroan umie ospittalera ta gero eberdidxen barrido errekogidu ta...

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia