Juliana Mendizabal Guenetxea

Berriz (Bizkaia) (1923)

Biografia

Berrizen jaio zen 1923an, Olabe baserrian. Angel, aita, Mallabian jaio zen, baina umetan joan zen Berrizera bizitzera; ama, Isabel, berriztarra zen. 7 seme-alaba izan zituzten. Amak panderoa jotzen zuen erromerietan. Juliana Berrizko parrokiara joaten zen eskolara, hantxe zegoen-eta herri-eskola. Gerrako pasadizoak, artean umea bazen ere, ondo gogoan ditu eta gerokoak ere gaur bertan balitz legez etortzen zaizkio gogora. Txomin Lauzirika orominotarrarekin ezkondu eta 1950etik aurrera Ermuan jarri ziren andre-gizonok bizitzen San Antonio inguruan zegoen "Errotabarrin", arto-birrintzen eta gari-irintzen. Gizona tailerrera joaten zen eta berak jarraitu zuen errotaren kargu. Bi alaba izan zituzten. Ermuan ia-ia hirurogeitaka urte bizi arren, bere jatorrizko hizkera berriztarra ez du galdu.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRZ-001 2008 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Herriko eskolara joaten zen Bideoaren ikonoa
2 Francoren tropen etorrera Bideoaren ikonoa
3 Gerra garaiko bizipenak Bideoaren ikonoa
4 Errepublika sasoian amak gurutzeak ipini zizkien Bideoaren ikonoa
5 Bonbardaketan, abadearen bedeinkapena, hilko zirelakoan Bideoaren ikonoa
6 San Blasetan AbadiƱora erromeriara oinez Bideoaren ikonoa
7 Umetako jolasak; mutilekin harrapaketan Bideoaren ikonoa
8 Gerraren kalteak Bideoaren ikonoa
9 Sorgin-kontuak, umeak beldurtzeko Bideoaren ikonoa
10 Sakamantekasen inguruko sinesmenak Bideoaren ikonoa
11 Ama pandero-jotzailea eta kantaria Bideoaren ikonoa
12 Umetako zereginak baserrian; kaletarrek jo Bideoaren ikonoa
13 Pinu landareak erein eta saldu Bideoaren ikonoa
14 Umetan elurretan jolasean Bideoaren ikonoa
15 Aurrerapenak ekarritakoak Bideoaren ikonoa
16 Amama ama erditzean hil zen Bideoaren ikonoa
17 Abarkak sasi artean gorde eta zapatak jantzi kalerako Bideoaren ikonoa
18 "Estarta", gurdiarekin pasatzeko bidea Bideoaren ikonoa
19 Sarriko emakume baten hil-kutxa eramaten gertatutakoa Bideoaren ikonoa
20 Garai batean trumoi eta oinaztu itzelak Bideoaren ikonoa
21 Purgatorioko arimei errezatzen; goizeko seietako mezara Bideoaren ikonoa
22 Amari Eibarrera bidean irteten zitzaion "mamua" Bideoaren ikonoa
23 Ermuko Errotabarri errotakolana Bideoaren ikonoa
24 Errotaren inguruko azalpenak Bideoaren ikonoa
25 Jendeak irin fina nahiago Bideoaren ikonoa
26 Errotariaren irabazia Bideoaren ikonoa
27 Haurdun egonda ere, errotan lanean Bideoaren ikonoa
28 Arto alea zakuetan errotara Bideoaren ikonoa
29 Zahia oiloentzat Bideoaren ikonoa
30 Gabonetarako ilusioa Bideoaren ikonoa
31 Gizonekin dantza egitea bekatu mortala Bideoaren ikonoa
32 Ezkongabetan haurdun geratzen ziren emakumeen zoritxarra Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia