Juanita Lejarreta Garro
Berriz (Bizkaia) (1920-2017)
Biografia
1920. urtean jaio zen Okango auzoko Ugartezabalan. Euren jaiotetxea Berrizko herrian egon arren, Zaldibar hurrago zuten. Aita Agustin "Torre" zen eta ama Benita Garro. 13 urtegaz, gerra aurretik, egunero joaten zen Eibarko plazara etxeko gaiak saltzera. Eibarko erreboluzioak bertan harrapatu zuen eta ondo gogoratzen zituen orduko kontuak. Neba zaharrena gerratean zauritu egin zuten eta, haren ondorioz, hil egin zen. Gerra garaian, eibartarrak izan zituzten etxean, errefuxiatuta. 28 urtegaz Eibarrera ezkondu zen. Berriz 1936 gogoratzen elkartekoek egin zioten elkarrizketa, gerra garaiko kontuak jasotzeko, eta baita Durango 1936 Elkartekoek ere. Azken elkarrizketa horretan, Gregorio Urionaguena senarrak ere parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRZ-029 | 2007 | Berriz 1936 gogoratzen | Maite Arrizabalaga | ||
BRZ-030 | 2007 | Berriz 1936 gogoratzen | Maite Arrizabalaga | ||
BRZ-040 | 2007 | Berriz 1936 gogoratzen | Maite Arrizabalaga | ||
BRZ-047 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute