Jabier Urkijo Juaristi

Berriz (Bizkaia) (1932)

Biografia

Berrizen jaio zen, bost neba-arrebatan gazteena. Aita Arakaldokoa zuen eta ama Elgoibarko San Migelgoa. Aita Bizkaiko miñoietako kabo forala zen, Elgoibar eta Markinatik pasa ostean Berrizera destinatua. Nazionalak Berrrizen sartzear zeudela amak eta neba-arrebek luze joko zuen ebakuazio bidaia bati ekin zioten. Karrantzara lehenengo. Handik itsasontziz Frantziara eta, ondoren Bartzelonara. Jabierrek ez dauka ahazteko Bartzelonan pasatako gosea eta bizi baldintza eskasak. Jabierren aita atxilotu egin zuten tropak Berrizera sartu zirenean eta 1937an fusilatu egin zuten Derion. Gerrako kontu horiek guztiak jasotzeko, elkarrizketa bana egin zioten Berriz 1936 Gogoratzen elkartekoek eta Ahaztuen Oroimena taldekoek.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRZ-037 2007 Berriz 1936 gogoratzen
BRZ-042 2015 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Anaia bi intsumiso Bideoaren ikonoa
2 Frantzian errefuxiatu beste bi anaiarekin Bideoaren ikonoa
3 Hiru urte herritik kanpora Bideoaren ikonoa
4 Gerratik itzuli eta etxerik ez Bideoaren ikonoa
5 "Berdugua"ren erruz Bideoaren ikonoa
6 Aitak herritik alde egin ez, eta fusilatu egin zuten Bideoaren ikonoa
7 Amak alarguntasunik kobratu ez eta lanera Bideoaren ikonoa
8 Erbestean euskara galdu Bideoaren ikonoa
9 Anaia ihesi mugaz bestaldera Bideoaren ikonoa
10 Don Justo irakaslearen kolpeak eta zigorrak Bideoaren ikonoa
11 Gerrari buruz `BasarriĀ“k egindako bertso-sorta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia