Garai bateko Berriatua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai bateko Berriatua deskribatzen du. Tabernak zentralean, Arriolan eta Esuren erretegia zeuden. Gerra aurrean okindegia eta beste bi denda zeuden.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: BRT-004/026
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena)
Transkripzioa
- Berritxuko kalia eta zelakua zan? Oin dala oin etxe mordua ein dittue etxe barrixak ein dabe, baiña oin dala berrogeta hamar, hirurogei, larogei urte zelakua zan?
- Bueno pixkat kanbixaute da etxe barrixek ein dabezelako hemen be ez euan lehena be bidi baeuan, baiña etxeik ez euan. Honek etxiok barrixek eindakuk die. Honek daukez hogeta hamabi-hamahiru urte eukitxu, ta hamen be ez zeueon etxerik ta asko kanbixaute dau Berritxu.
- Ta Berritxu ze zan elizia bueltako dana elizia ta…
- Bai elizi ta elizi bueltan ta bai etxik bai, hamen baserridxek edo zenbat ez bai, bai bastante bastante herrixe da hau lehendik be.
- Eta …tabernarik eta..
- Bai, bai
- Ze taberna zeuazen?
- Ba, Zentrala, Zentrala ta han beheko han behien Arriola. Horrek urtik daroiez, urtik daroiez horrek bixok ta Eguren beste bat, Eguren erretegi. Harek be laga zotsan baiña, oin beste batek dauke, baiña taberna bi edo hiru Berritxun beti eon di. Tabernatik konpleto.
- Eta dendarik baeuan …
- Dendak bai
- … dendarik gerra aurrian bai?
- Bai. Gerra aurrian bai dendak. Dendak e, panaderidxe esan dotsutena lehena, ogidxe eitten eban ta panaderidxa esaten jakon hareri ta, beste batean Matxienian edo beste bat, denda bi. Ta beste bat bai hamen, Agustinei hiru denda, hiru denda, dendakin konpletaute euan herrixa.
- Danetik salduko daben?
- Danetik saldu. Bai ta gero jendi plazatik etxera junde, astokin eta datozenak errekadoak ein hamen eta. Ba hiru denda Berritxun. Nik ezagutu dittuaz gaztetatik, hiru denda ta oin be hantxe hiru daz ta gehixei gaiñea.
Egilea(k): Ainhoa Rey
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!