Berriatua (Bizkaia)

Gari-jotzea "Milloi" (Merelludi) auzoan

Gari-jotzea "Milloi" (Merelludi) auzoan <p>"Milloi" (Merelludi) auzoa eta bere baserri ingurua garai batean eta gaur. Garia eskuz jotzen zuten; nola azaltzen du. Amak arto-opilak eta ogia egiten zituen. Gerra garaian, ogi beltza izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Milloi" (Merelludi) auzoa eta bere baserri ingurua garai batean eta gaur. Garia eskuz jotzen zuten; nola azaltzen du. Amak arto-opilak eta ogia egiten zituen. Gerra garaian, ogi beltza izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ingurua ta zeuek ee, zure ume denporatik eta ez da asko kanbixau, basuak-eta lehen dana e labrauta egongo zan dana.
- Bai, oin labrantza ta gitxi, oin ee, zelaik. Nok eñik eta be ez da ta. Baserridxetan oin e, leku batzutan bai baiña, nok eñik be ez dau ta oin zelaik, bedarra.
- Eta zeu gaztia ziñanian?
- Gu gaztik giñinian e, labrau eitzen zan da, ordun e, artu ta jorratu atxurraz ta.
- Garixa be bai?
- Garixe be baitte.
- Milloi-eta, gari lekua zan?
- Bai, garidxe ebaitte, gero e, metak ein ta, jo gero, harridxen ta. Gero makiñi etortzen da halako baten baiña aurretik e, eskuz joten.
- …., eskuz?
- Eskuz, idearik be ez dozu eukiko hori zelan izeten zan.
- Kontau pixkat.
- Baaa, harrixek e ipintzen zin holan e, harrixek, harri e, karatxazko harrixek ipintzen zin.
- Losak?
- Losak, ipintzen zin ta, azauek eitzen zin garixaz e, ez dakitx zuk hori zuk iñoz entzun dozun, azauek e, garidxe ebaitzen zan, garidxe badakixu gitxi gorabera zelanku zan ezta? Ebaitte zan ta gero, holan e, moltzuk moltzuk einde ta gero a eitzen zan lotu, da gero harek azauek eitzen zin e, jo.
-Hartu, azau hartu, gari-txorta bat hartu eta lotu
- Lotu. Ta gero arek azauek eitzen zi e..
- Lotu zereaz?
- Beran e, beran modukuaz, lotu.
- Lasto zati batekin?
- Bai. Ta, gero e, eitzen zan e, pixkaten siketu arte e, holan e, mutxurtxuk esaten jakon eitte zin. Ta, gero e, denporiaz eitzen zan e, siketu, ta ein /biaztena/ biher zana e, garidxe soltau, garidxe soltau. Ein /biaztena/ biher zana harrixen jo holantxeik, da gero e, garbittu, makiñak egoten zin garbitzeku, hautsek-eta kentzeku, ta gero eitten zana gorde. Ta erun e errota ta urune ein, urune ein, ta gero etxin geunken labi, guk ez gendun goserik pasau, pasau, gaztetan be, labi geunken e etxin, laba haundixe, eitten gendun, amak eitten eban han, bueno, masi geuk be bai sasotu, masi geuk eitten gendun, baiña gero amak eitten eban e laban sartu, ta laban erre, artu, arto-opille, ta ogidxe be bai, gerra denporan guk ez gendun goserik pasau, etxin eitten gendun ta, gauza erreza zan hori.
- Da ogidxa garidxakin eta…
- Garidxa hartzen zan, hartzen zan etxin de, gero e, errotan kanbixau, garidxe, ta artu be bai, ta artu-urunaz e, artuk eitten genduzen, arto-zopak ein ta gero esniaz.
- Artua esaterako, ogi modukua baiña arto-urunaz eindaku.
- Arto-urunaz eindaku, arto-urunaz eindaku.
- Eta beste ogia be bai.
- Bai, ogidxek bai. Ta guk ez gendun ogi goserik pasau, baten e, auzoko bat hantxe zihar, ordun e ogidxe eskasa euen ba gerra denporan-ta, ta, gizon bat hantxe ziher pasa zan da, gure amak emon eutsan ogidxe, sekule ein dotsenik erregalorik onena /eitsela/ ein dotsela esan eutsan. Eske, sasoi baten ogi falti itzela egon zan, entzunde eukiko dozu hori
- Gerra ostian?
- Gerra ostin. Ta guk ez gendun ogi goserik pasau, etxin eitten gendun…

Egilea(k): Jon Zabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia