Berriatua (Bizkaia)

Berriatuko San Gregorio jaiak

Berriatuko San Gregorio jaiak <p>Berriatuan San Gregorioetan eta San Pedroetan izaten ziren festak. Soinujolea izaten zen eta baltseoan aritzen ziren dantzan. Dantza lotuko pasadizo bat kontatzen du. San Gregorio egunean Ondarroako banda joaten zen Berriatura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berriatuan San Gregorioetan eta San Pedroetan izaten ziren festak. Soinujolea izaten zen eta baltseoan aritzen ziren dantzan. Dantza lotuko pasadizo bat kontatzen du. San Gregorio egunean Ondarroako banda joaten zen Berriatura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hemen Berritxun-eta jaixak-eta, zeintzuk zin lehen e hamen holan e, herrixen.
- Lehen e herriko jaixe San Gregorixuk, ta oin be bai e, San Gregorixo ya San Pedro. San Pedro asko ez, San Gregorixuk gehixa.
- Noiz da?
- San Predo izaten da “veinti nueve” de junio, hogeta bederatzi erderaz sartu na oin, ekaiñan hogeta bederatzidxen San Pedro egune. Haixe zan “patrón de” Berritxuko patroie haixe da, San Pedro. Gero San Gregorixo ixeten da maietzan bederatzidxen. Ordun jaidxek San Pedro egunien baiño handixauak bertan eitten di, iñun ez dalez jairik egoten ordun, Berritxun, jaidxek.
- Eta, jai handidxa eitten zan lehen? zure gazte denporan-ta?
- Bai, gazte denporan bai.
- Bai e?
- Handik e, Milloin bixi giñinak handik etorritte.
- Eta zer ixeten zan?
- Ba kordeoie.
- A bai e?
- Kordeoi eta, dantzan ei ta...
- Baltsa be bai? Holan e baltsiua.
- Bai bai, batzuk bai.
- Baten akordetan naz ointxe, barre eingo dau baten bateko hori entzuten dabenin. Baten akordetan naz, gu han egoten giñen neska kuadrili ta, tangu joten hasi zin. Tangu joten hasi zin ta: “Damiana hauxe ein /bieu/ biher dogu”. “Ba nik hori ez dot ein sekula ta ni ez noie hori eittea”. “Ba nik pentsetan dot zeuaz eingo dotela ba”. Ta, “etorri, ein /biu/ biher dogu bixok, tangu”. Asko gustetaten dantzan eitxi, baiña tangusekule ein barik neuen ta. Ta “bai bai, bixok ein /biou/ biher dogu”. Hori zan Eskibarreneko Adri, esanda oin e, esanda bardin da, ezta? Adri zan, berak be ondo ekixen dantzan. “Zuk laga neuri solte pixkat da /eingou/ eingo dogu”. Primeran ein gendun. Neuri be gustau be asko eitten jaten dantzan eitxi.
- Ta jaidxetan ze ixenten zan gehixen bat dantzia ta…?
- Dantzi.
- Besterik egoten zan?
- Bueno, besterik e, ez dakit ordun e, gauza handirik ez. Lehena, nire gazte denporan e, gauza handirik ez.
- Jendia inguruko herridxetatik-eta etorriko zan.
- Bai bai bai. San Gregorixo egunin batez be gehixa, San Pedro egunin baino gehixa.San Gregorixo egunin herridxetatik. San Pedro egune ixetan zalez, Barinagan be, Barinagan hor Markiñatik harutz, han be jaixe izeten zan da, San Pedro egunin baino San Gregorixo egunin jente gehixa. Ondarrutik eta bai jenti etortzen zan, bandi etorten zan Ondarrutik. San Gregorixo egunin jente asko etorten zan. San Gregorixo eitten zan lehena, on baiño askoz gehixa.

Egilea(k): Jon Zabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia