Berriatua (Bizkaia)

Eibarren umezain egon zenekoa

Eibarren umezain egon zenekoa <p>Eibarren umezain egon zeneko kontuak. Eibartik Ondarroako "Hotel Comercio"-ra joan zen zerbitzari lanetara. Umezain zegoen tokian etxea garbitu behar izaten zuen. Otorduetan baratxuri-zopa, porrusalda eta arrautza frijituak izaten ziren gehienetan. Kalean asko ibili behar izaten zuen umeekin eta bazituen lagunak ere. Igande arratsaldeetako bi ordu besterik ez zuen izaten jai aste osoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibarren umezain egon zeneko kontuak. Eibartik Ondarroako "Hotel Comercio"-ra joan zen zerbitzari lanetara. Umezain zegoen tokian etxea garbitu behar izaten zuen. Otorduetan baratxuri-zopa, porrusalda eta arrautza frijituak izaten ziren gehienetan. Kalean asko ibili behar izaten zuen umeekin eta bazituen lagunak ere. Igande arratsaldeetako bi ordu besterik ez zuen izaten jai aste osoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta umezain-eta ibili ziñen ba umetan.
- Umetan bai, umezain
- Hori askotan gainera
- Bai. Lelengo hamen da gero Eibarren.
- Eta zer ixeten zan, zeu, zer ixeten zan zeure lana? goixian jaiki ta ze ein bihar zendun?
- Ba Eibarren egon nintzenin eurek euken hojalaterixe edo dendi euken, ta juten zan uzaba andrie dendan, ta ni gelditzen nintzen etxin umikin, ume bigaz. Ta eskolara hasten zinin eskolara erun, bata eskolara erun da besti zaindu, ahalik eta eskolarako sasoi allagau arte. Ta, gero umik e, eskolatik hartu, da gero ume bidxekin juten nintzen denda, amana eruten nittun. Ta han emoten dozkun txokolati eta ogixe edo zozer, harek jan hartu ta gero kalera ostera be umikin, ta pozik. Ondo egon nitzen, ondo egon nitzen Eibarren umezain.
- Zu moduko asko egongo ziran, ez?
- Bai lagunek baneukazen. Gero Eibartik pasau nintzen Ondarruko hotel komerziora. Hotel komerzion be egon nintzen. Zerbitzen, mahaidxek zerbitzen.
- Eta umezain-eta, etxietan umiak zaintziaz aparte, bazkarixe ein ta garbittu eta be ein ein biharko zenduan, ez?
- Ez bazkarixe berak ipintzen ban dendan. Etxi garbittu bai e, etxi garbittu bai e. Etxiari pasadi, ohiek ipini ta etxieri pasadi emon. Neuk ein biher ixeten neban. Gero janordu eitzen ban berak e dendan, eberdiku, nik gabeku.
- Bai?
- Bai. Berakatz-zopi ta eitzen, hantxe ixen zan.
- Ze ixeten zan orduan, holako jatorduak-eta, normalian zer ixeten zan?
- Normalian horixe, berakatz-zopi ta, arrautza prijiduk-edo, patata prijidu batzuk-edo. Normal.
- Porrusaldie eta zopak eta holakuak?
- Horixe, Ta eberdixen indiarrak
- Bai e?
- Bai, orduan lentejarik ez dot pentsaten, lenteji geroku da.
-Orduan indiarra?
- Indiarra. Indiarra ta, uzaba andrik berak dendan euken e koziñie barruko partin ta berak ipintzen ban bazkarixe. Hantxe bazkaltzen gendun, da ni bittartin umezain.
- Eta kalian asko?
- Bai kalin asko, bueno etxin e goixin e ohiek ipini ta da etxieri pasadi emon da horrek ein bir ixeten nittun. Baina gero kala.
- Umia ezta kalian?
- Bai.
- Eta orduan e Eibarren kalian eta giro egoten zan?
- Ondo, ondo bai ondo. Edarto, lagunek baneukezan neure modun umezaiñien dabizenak
- Eta parkian-eta ibiliko ziñazien?
- Bai.
- Orduan Eibarren bazeuan parkerik eta edo ez?
- Parkerik ez dakit ba… parkerik ez dakit ba bauen ordun, kalin, kalin.
- Eta jairik? domeketan be biharra edo…?
- Domeketan be umezain.
- Ez zeuan jairik?
- Atsaldin pare bat ordu-edo zozer eukitzen neban baina asko ez.
- Egun guztia.
- Egun guztidxa umikin, umezain.
- Eta lo be umiaz edo?
- Ez, umiek eurekin entenditzen zin, lo bakarrik, dana bez.

Egilea(k): Jon Zabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia