Bederatzi sagar mota ezberdin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bederatzi sagar mota edukitzen zituzten; izendatu egiten ditu eta bakoitzaren urte sasoia aipatzen du. Eibarren gehien saltzen zen sagar mota zein zen eta ezagutzera nola eman zuten kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: BRT-004/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Sagarrak-eta ze ziran danak klase…
-Ez, beratzi bariedade, beratzi badierade.
-Lelengo batzuk emote zeben ta gero beste batzuk-edo…
-Bai, nuevaeuropa zan lelengo hasten zana, ya agostuen hasten zan o juliuan azkeneruntz nuevaeuropa sagar gorri-gorrixe, edarra.
-Zela, zela esan dozu?
- Nuevaeuropa.
- Nuevaeuropa.
-Nuevaeuropa, sagar gorri-gorrixe, haxe goixeku, goixeneku, ta gero euken goldena ta reinetak be bai hiru klase, baiñan gehixen esitu gehixen eukena zan granesmite, ta gehixen arboli be gehixen haxe euki gendun, suertie euki gendun. Granesmite, Eibarren dendetan haxe, baiña lelengun ez zeben ezetzen hori sagarrori plazan. Ta andra batek bestiai bateri esan otsan: “hori sagarrori erungo´zu? Neu begire egoten naz baiña ez na atrebitzen ta”. Neu be holantxik egoten nitzen baiña, neu be holantxik egoten nitzen baiña […] eizten bat aprobetako emon, ta gusteu ein jakon ta horixe ein biher izeten naben e, klientiegaitzik. Ez xakoen ez zaben ezetzen ta ein biher izeten naben goldena eta reinetie ekartzen tzuein eta halan begire egoten zien eta “aiba hau probetako”. Holantxik ein nitzun klientik.
-Ta gero esito gehixen horrek.
-Esito gehixen berak.
-Eta ze gehixau zekazuen, beste klaseren bat be bai?
-Sagarra, sagarrak geunken, goldena, horixe granesmite, ta reineta gorrixe, hori reineta-reineta besti ta beste… beste izenik ez xazt gogoratzen baina beratzi bariedade eguezan ba.
-Eta orduan gehixenak ziran…
-Danak jatekuk, sagardaurakoik ez, danak jan-sagarrak.
-Bariedade barrixak ez? Hamengo baserrixetako-eta…
-Ez, lehena hamengu zen urtebeteik bos kontei, baina horrek ez batak ez bestik ez zeben ekarri guzen bille, beroi semi guzen bille injertauteko ekarri tzun ta hirugarren urtin ya sagarra emoten, ya injertaute.
-Horren hobiak ziran, granesmita eta…
-Danak, danak injertaute ekarri´tzun, ze landara sartu ta gero injertau ezkero denbora asko itxoin bi jako, ta injertaute ekarri ezkero hirugarren urtin ya emoten hasi ta saltzen hasi biher zan.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!