Sagarrak saltzera Eibarrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Semeak injineru agronomo ikasi zuen Valladoliden eta bertako baserri guztietan sagar arbolak txertatu zituen. Damianak gidabaimena atera zuen eta sagarrak saltzera joaten zen "dos caballos"a hartuta. Plazan eta dendetan izugarri saltzen zuen, astean behin joaten zen eta kiloa ehun pezetan saltzen zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: BRT-004/008
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak
Transkripzioa
- (...) juten zirin eskolara, baiña gero pentsau eben estudixeti. Bertako direktorik edo harek badakixu hara estudixetako, ta estudixati pentsau eban, eta Valladolizera jun zan estudixatera, agronomo.
- Semia.
- Semi. Ta, hantxe ein zittun hiru urte, interno. Nik batzen nittun e txanponak danak berantzako. Interno. Hiru urte. Baiña, atara eban e, beran titulu. Agronomoa, amaittu eban. Ta gero han nik uste dot han sagarragaz ta diruaz ta hartzen eben e sagar asko ta han e Valladolizen ta Valladoliztik han e alboko lekuren bata. Ta pentsau eban etxin ba baserrixen ipintxi sagarra. Ipini zittun milla arbola. Baserri guztik sagarra.(...) forman. Hirugarren urtin emoten hasi zan sagarra. Ta, neuk orduntxe karneta atara neban, eskerrak karneta be, ez neban nahi, ez neukan gogorik, baiña, dale batak eta dale bestik, atara neban karneta. ta sagarra e hainbeste sagar e hartzen hasi giñenin e harek saldu ein /bizin/ bihar zirin, ta furgoneti neuken e dos caballosa laureunin kilotara e laureun kilo, ta bete-bete einda juten nintzen Eibarra, ordun bai Eibar topau naben, ta saldu, bederatzi-hamar denda klientik ein nittun, plazan be bai, ta saldu danak eta etxera. Goixeko sei ta erdixetan urten e baserrixen, ta atzeran bueltan natorrenerako, ordu bixek.
- Ta hori egunero edo..
- Ez, astin hiru bidar. Lenengo hiru bidar hasi nintzen, eta gero ein nittunin klientik bi bider.
- Hori izango zan e udazkenian, ez?
- Bai, bai...Septiembrik, ta aurrera. Negun ixaten zan ta eueldi txarra sarritten ta, ilunin de, dale.
- Ta ordun be Eibarra?
- Eibarra. Gero hamen, hamengo herrixetan be bai e! ta gero plazara juten nintzen Ondarrora. Karneta atara nebanin e salbau nintzen asko, ze aurretik e, lantzin kotxe baten ta buf...
- Ta sagarra ondo saltzen zan?
- Ondo. Ba hor daukat e kuadernoren bat. Kuadernun dakar e zematen saltzen neban be. Ehun pezeta artin, ehun pezeta kiloko. Ekarriko dotsut...Ekarriko dotsut kuadernu, ez?
- Zeuk nahi dozuna. Hori diru izango zan ez?
- Diru, diru hauntxe. Ba nik zemat bidar esan doten: karnetik ez baneban euki, ez kendun salduko e hain ondo, ta urte baten e asko hartu gendun, txabola handi bat be ein gendun sagarra gordeteko baiña ezin kabidu, ta “Eroskiri” emon geuntsan ta paga euskun laurehun parte, baiña halan ta guzti be sobran geuken ta emon ein biher. Baiña Eibarren ta, Eibarren bertan onduen saltzen neban, ta hamen e, Ondarrun ta Markinen ta hemen baeuzan dendan, ta geratu barik.
- Eta hori noiz zan gutxi gorabehera? Ze urte inguruan hasi ziñazien sagarrekin?
- Ai, horixe...
- Ia Berandutxuago ez? “Año sesenta”-edo?
- Bai. Ezin nizu horixe esan ondo.
Egilea(k): Javi Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!