Miguel Elordi Egurrola
Berriatua (Bizkaia) (1916-2018)
Biografia
Berriatuako Gasturu baserrian jaio zen 1916. urtean eta bertan bizi izan da beti. Gurasoak ere berriatuarrak zituen; bost neba-arrebatatik hirugarrena izan zen. Berriatuako herri eskolara joan zen 13-14 urtera arte; eta, harrezkero, baserriko beharretan ibili zen. Gerratean, Olatzeko (Mutriku, Gipuzkoa) baserri batean egon zen. Mutrikuar eta gipuzkoarrekin joan zen soldadu Jakako frontera, "Regimiento 19, segunda compañia, quinto batallón"an. Jakatik Bartzelona aldera joan zen, handik gutxira etxera bueltatzeko. Anaia bat gerra sasoian hil zitzaion: etxe atzean ira-metak egiten zebilela, "Abuelo" hegazkinak botatako bonba batek jo zuen. Beraien aita herriko zinegotzia izan zen gerra aurretik; eta, gerraostean, 33 urtez, alkatea izan zen. Larruskaingo (Markina-Xemein) emaztea izan zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRT-010 | 2010 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRT-011 | 2010 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRT-012 | 2010 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRT-021 | 2011 | Berritxu bihotzean, eten bako taupada | Maribi Ugarteburu |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute