Lidia Bustindui Garate Sekretarixuanekua

Berriatua (Bizkaia) (1925-2022)

Biografia

Berriatuan jaio 1925ean eta 11 urterekin Ermura joan zen. Aita, Domingo, bertako udaletxeko idazkaria izan zen 1936tik aurrera, eta hortik datorkio bere gaitzizena. Probalekuan bizi zen eta Plazara joaten zen eskolara. Gerratea amaitu zenean, goizetan aitari laguntzen zion Bizkaitik Gipuzkoara pasatzeko baimenak egiten, baimen bakoitzeko erreala kobratuz. Sallabenten josten ikasi zuen eta sasoi batean kanporako ere josten zuen. Katekista legez ibilitakoa da. Saenz de Cabezón botika-saltzailearen seme Jose Luisekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Elkarrizketa egin zitzaionean Donostian bizi zen arren, sarri-sarri joaten zen Ermura eta bere gaztetako ipuin eta bizipenak mihiaren puntan izaten zituen beti. Hizkera: ermuarrera.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRT-002 2007 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia