Hilario Ugarteburu Meabebasterretxea
Berriatua (Bizkaia) (1924-2013)
Biografia
Berriatuko Milloi auzoko Ikaranagusi baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen eta ama Bolibarkoa. Aitak bi seme izan zituen lehen emaztearekin eta alargundu ostean, haren ahizpagaz ezkondu eta beste 12 seme-alaba izan zituen, Hilario horietatik bigarrena. 1936ko gerra oso ondo gogoratzen du, 7 hilabetez frontea egon baitzen Berriatuan. 1945ean soldadutzatik ihes egin zuen eta Gurs-eko konzentrazio esparruan egon zen hilabete batzuk. Handik, erbestean zegoen Jaurlaritzak paperak eginda, erresidentzia eta lanerako paperak eskuratu zituen eta Behe Nafarroan, Gamarten, egon zen baserriko lanetan morroi modura. 19 urte egin zituen erbestean: 21 urtegaz joan eta 40gaz etorri. Santa Agedako koplaria izan zen 10 urtegaz hasita; koplak asmatzen zituen etxe bakoitzean. Bat-batean aritu izan zen bertsotan Berriatuan eta baita Iparraldean ere, hainbat bertsolari ezagunekin. Horretaz gain, ikazgintzaz, sagardogintzaz... ere aritu gara berbetan. 43 urte zituela ezkondu zen, eta handik gutxira Amorotoko Goiogane baserrira joan ziren. Goioganen egin zuen bizimodua ordudanik, alaba eta biloben artean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRT-015 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRT-016 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?