Bermeo (Bizkaia)

Bermeotik Bakiora ihesi gerra denboran

Bermeotik Bakiora ihesi gerra denboran Gerrak baserrian harrapatu zuen Aintzane. Bakioko baserri batera joan ziren, baina bidean osaba galdu zuten. Agertu zen halakoren batean begia galduta. Laster itzuli ziren handik eta etxea soldadu italiarrez beteta aurkitu zuten. Ez zuten haiek eskainitako ogia hartu nahi izan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerrak baserrian harrapatu zuen Aintzane. Bakioko baserri batera joan ziren, baina bidean osaba galdu zuten. Agertu zen halakoren batean begia galduta. Laster itzuli ziren handik eta etxea soldadu italiarrez beteta aurkitu zuten. Ez zuten haiek eskainitako ogia hartu nahi izan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai klaro, or bitxartien, gerrie etor da, ta gu baserrire etorten zan gari asko. Hamen baserridxen atrapa gaitxuzen gerriek, lenguso zahar bidxek eta neu. Txiki bidxek geratu zien amagaz herridxen. Hor hasi zien tiroteuen pakun-pakun-pakun, atxiñeko horrek zerak, ta gu izeko Eragonegaz asto baten egin gariz hametik urten pentsa, atxiñeko gauzek zelan pentsaten diz e, ez doskule in bihar ezer, goitxik ikusten abioiek ta gu geure astotxugaz hirurok ta izeko. Baserri bet dau haur Bakidxon onduen, dakona Urkidi izena, hara dxun gañen, han ein dxusen hiru-lau egun. Baie horreta baten, horretako nire amak eta neba bat okin dxauie, ez tana esan e santue, normaltxue esatiles, atakikas on zan geratute, baie guk dana enteniten zantzaku; ta a koitxadue geugaz batera, behi bategaz urten zauen ta ha ze in dxaskun? Piñudidxen hor, galdu. Gu allega garisen hara Urkidire, ta osaba falta, osaba falta, gaue pasa ta agertuten ez, zer pasaten ete datzo geure osaba koitxaduri? Halako baten, beste eguni, bigarrenien agertu zan, ta behidxe, begidxe galdute, da berari ezebe pasa bez. Haur, gero ba pasa du hiru-lau egun; ta pasa danien hori, ze hor esaten zan dauie italianuek “Aquí morir y allí resusitar”, entzu’zu? Koitxaduek, inuxentiek zelan etor dizen, ta hor ikusten zan du guk, hortik bera zer otor dan. Hiru-lau eindxe, egun eindxe, etor garizen, topa dun hori Pellune dako gure baserridxek izena, Pellune...
-Pellune?
-Pelluna, bai, ta or topa duzen italianuek. Jesus zemat italiano! Zer okin zauien e gauzie ba! Muñeka, ogi, gauze… baie etze guztidxe destrosata, katxarro gustidxek atata, ze hor okitzen zan du solo eder bat, mallukidxekaz, mallukidxekaz eskandalue okitzen zan du hor mallukidxek. Harek mallukidxek dxanda, ta klaro, harek behitxuek gero, txaltxue in dxoskun han tartien, entzutezu? Ta ha txaltxue ekar dun karruen, burdidxe esaten zan ʝatzon atxiñen, burdidxe, ta heurek hareri erreberentzidxek eta ez dai pa zer pentsaten zan dauie, jangoiku dala edo, nik ez daitz, hareri erreberentzidxek ta mosuke, ta gu haulako betondue imindxe hirurok, sei urte okintaz, bestiek bos gehidxau, hiru gehidxau, ba sei tze hiru beratzi ezta? Ta bestiek ba zazpi hillebete gehidxau, ta geuri, guk ezebe hartun bez, haunen besteko ogidxek, atxiñeko harek ogi handidxek, ta geuri emoten, ta guk ez du gure hartun bez, “e, ¡Que cosa más rara que los niños no querere pan malgro!”.

Egilea(k): Nagore Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia