Bermeo (Bizkaia)

Milizianoak ez osteko zaintzan

Milizianoak ez osteko zaintzan <p>Errepublikanoek beraien kafetegia zuten Lameran. Gerraostean, gose garaian, milizianoak soloak eta jatekoak jagoten egoten ziren lapurretarik ez izateko. Baina, behin, Soledadek portuan ikusi zuen bat atun lata bat hartzen eta berak ere hartu zuen, eskubidea zuelakoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-087-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublikanoek beraien kafetegia zuten Lameran. Gerraostean, gose garaian, milizianoak soloak eta jatekoak jagoten egoten ziren lapurretarik ez izateko. Baina, behin, Soledadek portuan ikusi zuen bat atun lata bat hartzen eta berak ere hartu zuen, eskubidea zuelakoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta republikanuek non oten zien?
- Katalin: Igual etorten die zeure etxera be.
- Soledad: Lameran on da euren lekue, errepublikakue Lameran.
- Katalin: Edonon.
- Soledad: Euren eh, zentrue.
- Katalinen alaba: Zentrue. Batuten ezan dizen...
- Soledad: Batuten zandizen Batxokidxen faxistek, edo zerak nazionalistek.
- Katalin: Bai egidxe, Batzokidxe eurentzako hartun ezan zauien.
- Soledad: Republikiek Lameran, non dau e, Koyoten tabernie, han oten zan da republikie. Orduen oten ezan da bertako andrie Fernanda izena. Gizona ein dotsoien kartzelara eruen ta fusille, ein dotsoien Fernanda "por la republika!"
- Katalinen alaba: Republikanue ezan dalako denuntzidxe ta eruen.
- Soledad: Hauri inkisiziñue on da atziñe. Ha esaten bozun ha esaten dozule. Gerrie akaba danien gero, pasa da hamen, neuri pasa dast ta, akaba da gerrie gero postgerrie etorten da, ta guk ez dulez okin dirorik ta ni gaztie ezan naielez orduen atako nauen orduen edozer. Hamalau edo hamabost urte eukin nauen, gosie on dalez, on zien milizianuek bermiotarrak, milizianuek ortue dxabotekuek ta danak etxekuek, akordetan zara? Buano milizianuek. Milizianuek eitten ezan dau, dxaboten ezan dauien jentiek ez eruteko biberarik ez ostuteko. Miliziano batek non hartzin dauen bost killoko latie atunena, ta nik ikusi dotenien bost killoko latien hartzien, neu be dxuen ta hartzien hasi: "Zu geldik”. “Zer geldik?" neuk ba. "Nik etxien dakotez gosek hiltzen jenti ez daku zerik eta, ta itzi ein biher dostazu hartzien”. "Keba! Ez dozu erungo", "zelan ez dotela erungo? Zeuk bai ta nik ez?". Agarra latie [...] orduen ta, agarra latiri bost killokuri ta etxera! Atunena!
- Katalinen alaba: Nondik fabriketik, dendatik edo nondik?
- Soledad: Portutik, barkuen eruteko ezan da kapora ta.
- Katalinen alaba: Ai! Eruten dauie hara almazenalez.
Katalin: Ostuten fabriketatik.
- Katalinen alaba: Aldauenak aldauen eitten dau, oten ezan dizen dxaboten, ta zuk ikusi dozuniko bat ostuten zuk zer ein dozu, zeuk be..
- Soledad: Bera, milizianue, neure planta bajako goiko hirugarren pisokue ezan zan.
- Katalinen alaba: Klaro, zeu denuntzidxe ez zaitsuzelez zeuk be denuntzidxe.
- Soledad: Agarra nauen latiri ta neuk be eruen. Larga horreri, Tutu, larga horreri. Zelan largako dotsat nik horreri? Zeuk deretsue dakozu hametik hartzien, ba neuk be bai. Hartun ta etxera "Alabatxu, egunen baten hilko zaitsuzie danan artien" "ez dau ardure ama! Oin dxan eindo dogu /ingu/ ta!"

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia