Bermeoko portua ebakuatu beharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-085-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko uztailaren 12a
- Iraupena: 0:04:21
- Erref: BRM-085/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ta portuen sekule ez zara ibilli, neskatille-edo?
- Ez, aiztek bai, armadorie ezan dalako nire ama.
- Ama?
- Ama ezan dot armadorie. Gure enbarkaziñue ezan da Saturno. Ama ezan da armadorie. Aitxe, esango dotsut horko, horko demandako gauzie. Hori Gernike herridxe erre dauinien, bonbardie zauinien Bermioko kofradiri emon zauen parte Bermioko enbarkaziñuei armadoriei emoteko parte harek enbarkaziñuek atateko portutik bonbardie eingo dauila igual Bermioko portue-ta. Entzun dozu? Nire amak geixo, nire aitxe geixo orduen, imie ezan nintzen ni, geixo ta "Ia ba! enbarkaziñugaz urten bihar dozu /bizu/" Gure ama geixotute, konpletamentien geixotute bidxotza, aitxe ez dauela ikusko ta geixo dxun dalako ta armadorie ezan dan ta enbarkaziñugaz urten in bihar ezan dauie /bizandauie/ Bermioko portutik Bilboko erridxora. Entzun dozu? Hara dxun behar izan /bizan/ dauie. Ta gure ama geixo. Nire aiztie Isabel: "Ama, on zaitzez trankil. Neu dxungo nai Bilbora eta neuk ekarko dot aitxe etxera. Enbarkaziñue itzitzi dako bertan ta aitxe neuk ekarko dot etxera". Gure dozu /guzu/ siñistu aitxe lelau aillega ezan dala bera alabi baiño? Ez zauen topa aitxerik. Bertan erridxun ba asko, ta ez zauen okin sartziko entradarik bere. Franko okin dozu orduen [...] guztidxe okin dozu hor Bilbon ta, gero Bermiora allaga zien, baie. Ta zer ein zauen aiztiek? Bilbon barkue on zan ba esatilez, ba atateko jentie ta gerrie on zanelez mendidxek guzti, dana ezan dalez ba barkue preparata urteteko Bartzelonara. Ta nire aiztie bertan enbarka zan, entzun dozu? Bertatik, Bartzelonatik, Frantzira artire aillega zan ta beran barku bere gure ezan /guzan/ zauien faxistek honek, zerak, submarinuek bonbardietie ta hondora etxatie, baie zer bat on zan, barkuren bat on zan inglesa ze gure aiztiek kontaten ezan dauen. Ta berak hartun ardurie euren barkuna ta holan ez dauen etxa hondora. Berak albuen ala bera barkue frantzira arte. Ta halan zan, ta Frantzin matrimoniño batek gaztie eurek hartu ezan dauien ezan dalako katolikuek ezan dizelako, neba bat be okin dxauielako abadie ta nire aiztie eurek ein zauien hartu. Bakizu, refugiaduek ta honek zerak, eurek hartun ezan dauie alaba batelez. Aitxe aillega zan lelau beran enbarkaziñugaz gero etor zinalako herrire. Enbarkaziñoien dxun dizen guztidxek etor zilako danak herrire. Ta nire aiztie bertan Frantzin. Gero aillega zan gerrie sartun, normaldu danien-ta, gero aillega zan Frantzitik etxera, bai. Haulan pasa da, bidxotza.
-Ta zelan jakin zenduen zuek Frantzire dxun zala?
- Ba, eurek abiseta. Eurek, gero aiztie Frantzire aillega zanien eurek abise. Deitxutson amari-txe ta zelan, non dauen. Bai. Horrek gauze guztidxek pasa dxasku guri, bai. Gero Frankok, horrek, kriminalak! Kriminala ezan da baie, kriminala ezan da, bai. Ba pentsa! Geure portue bonbardieteko on die Gernike bonbardie dauienien. Ta nik ez daitz geure aitxe bere zelan salba zan, zelan salba zan.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!