Bermeo (Bizkaia)

Batzokia garbitzera behartu zuten

Batzokia garbitzera behartu zuten <p>Luzia izan zen batzokia garbitzen aritu zen bakarra. Tuneleraino joan behar izaten zen ur bila. "Separatista" izatearren zigortu zuten Luzia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-083-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luzia izan zen batzokia garbitzen aritu zen bakarra. Tuneleraino joan behar izaten zen ur bila. "Separatista" izatearren zigortu zuten Luzia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asko egon ziñien garbittuten zikinkeridxe?
- Luzia: Batzokidxe garbittuten neu bakarrik. Bai. Ta ordenie ure bez etxateko bertatik. Tunelera dxun bihar ezan ezan /bizazan/ doten ure bille ta tuneletik ekarri ure.
- Tuneletik.
- Luzia: Ure, ure garbittuteko. Iturridxe on arren bertan, itzi bez. "Como castigo" hauri.
- Ta nora arte dxun bihar ezaten /bizaten/ ziñen?
- Luzia: Tunelara hara.
- Julita: Ez asau, baie korridu ein bihar.
- Luzia: Antziñen tunela oten ezan da ta oten ezan dun ure etorten ezan da frakatatik, handik hartun ure ta gora.
- Julita: Astilleridxen dauen lekuen punten, hametiko punten, Kasinuen aurrien.
- Luzia: Politikigaittik atziñen Ape Mari! Kantaten ezan duu “Bermioko pildaiñistek”.
- Eta beste andra batzuk egon zin beste gauza batzuk garbittuten?
- Luzia: Ez, ez, ez orduen Maria Bizkaiak etxa nauen ni "por separatista". Etxa nauen horra Batzokidxe garbittuten.
- Ze egon zien italianuek batzokidxen?
- Luzia: Italianuek on zin bertan, ta lohidxe guztidxek eitten ezan dauien bertan ta harek garbittuten ba ni etxa nauien. Ta hor on naitzen bera batzokidxe garbittuten.
- Luzero-edo?
- Luzia: Bera garbittu arte. Ta presuek oten ezan dizen manda baten, nazionaliste presuek manda baten oten ezan dizen.
- Ta zikinkeri asko?
- Luzia: Atziñeko politikie ta oingo politikie ez da bardiñe.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia