Gudariak jipoitu ostean, Tonpoitik botatzen zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-083-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Batzokia errekisatuta izan zuten soldaduek. Eta Luzia bertako soldadu italiarren zikinkeriak garbitzera behartu zuten. Batzokian bertan, gudari asko ikusi zituen jipoitzen; jipoitu ostean Tonpoitik behera botatzen zituzten.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko uztailaren 12a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: BRM-083/037
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Luzia: Kartzeleruek Batzokidxen ta ni, nazionaliste moduen kastigeta harek batzokidxen italianuen kakak eta garbittuten on naitzen. Santi Kulo etor dasten edadeko bat, morrosko bat ta diñost: “Okatxu”, “Okanekue” esaten ezan doskuien guri, “zuk badakizulez hameko barri ekarristazu baso bete ur” dxun naitzen koziñera hartu nauen baso bete ur ta dxun naitzen Santi Kuloñe ta hori Koloma nagusidxe faxiste nagusidxe.
- Julita: Faxistie.
- Luzia: Dxo basue ta beherin ganera. “Arrimeten bazara horrek gaiñe zeu be bertara zuez”. Ta danak Santi Kulon ala, bereaittik...
- Julita: Baie egarri ezan da koittadue ta ez tsolez emoten ezan urik.
- Luzia: Baie atziñen politikigaittik ta buf, imiñi koittadue. Furfurrenen erretratuen azpidxek horrek gudaridxek manga [iridxillegaz] zakun barruen sartun da han daru Tonpoittik behera!
- Julita: Tonpoittik behera.
- Luzia: Zemat gudari ikusi duz holan eitten batzokidxen neuk bertan nauelako orduen, batzokidxe garbittuten kastigo modure "como separatista" on naien, gazte baie.
- Hori gerra sasoien, gerra ostien edo noz?
- Luzia: Gerran.
- Gerran.
- Luzia: Bai. Ta harek koittaduek eitten ezan dotsoien dxo [isiegaz] sartun plastiko marroi baten barruen sartun ta eruten ezan dau "a saber" Tonpoittik behera.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!