Bermeo (Bizkaia)

Etxeetako ateak denetzako zabalik

Etxeetako ateak denetzako zabalik <p>Antzina denak ezagutzen ziren Bermeon. Etxeko ateak zabalik egoten ziren, denak ziren lagunak-eta. Etxera sartzeko "Ave Mar&iacute;a Pur&iacute;sima" esan behar izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-083-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzina denak ezagutzen ziren Bermeon. Etxeko ateak zabalik egoten ziren, denak ziren lagunak-eta. Etxera sartzeko "Ave María Purísima" esan behar izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Atziñeko Bermio zelakue zan?
- Luzia: Atziñeko Bermio ez daitz ba zelakue ezan dan atziñeko Bermio.
- Julita: Atziñeko Bermio lagun gehidxau orain baiño.
- Luzia: Orain dau kanpotar gehidxau bermiotarrak baiño. Ezetu bez ez gara eitten alkar, kanpotarran pasiñugaz.
- Julita: Ta lagun be gehidxau, alboko atie be igiritte.
- Luzia: Kisketa ganien.
- Julita: Ta geurie be igiritte ta trankil.
- Luzia: Orain ez.
- Julita: Orain ez.
- Luzia: Gitxi-gitxi badan be zerrajie etxa biher dozu /bizu/, bandidugaittik.
- Ta lehen kaletako atiek-eta?
- Julita: Igiritte, kisketa ganien ta igiritte, giltzik be ez duun biher izaten ezan /bizatezan/.
- Luzia: Antziñe ez zan oten zan horrelakorik, kisketa ganien itxi ta zeuk guzun lekure tire egun guztiko. Han okitzen ezan zun, baie gaur ezin dxe.
- Ta kisketak-eta zelakoak izaten zien?
- Luzia: Normala.
- Julita: Normalak.
- Oingo modukoak?
- Luzia: Ez, ez.
- Julita: Ez, oraingulakuek ez.
- Ta zelakoak ziren ba?
- Julita: Etxie?
- Luzia: Atie?
- Zelakoak ziren kisketak?
- Luzia: Burdizkuek, burdizkuek okitzen zauen kisketa.
- Ta atie zabaltzeko ta?
- Luzia: Zabaldu, kisketa ganien itzi zu ta listo, ta zer datorren ba... "Ave María Purísima” esan da barrure. Hori esan barik ez.
- Ha ez!
- Julita: Baie orain ez e!
- Luzia: Orain ez dau horrelakorik antziñen. Igual ez badiño hori amak, atzera ia nor itzi dozun kolarrien esanda "Ave María Purísima", hori esan barik ezin sartu etxera, "Ave María Purísima" ta barrure. Ostantzien ez dau entradarik. Beste mundo bat.
- Julita: Baie ni atziñeko kalera bizitzen dxun ingo leki nai. Gaztelure ni neu. Beti gusta dast. Aiztie bizi de, aizte txikidxena.
- Lucia: Irene.
- Julita: Baie, neuri beti gusta dast bera kalie.
- Zer deko ba, diferentie-edo?
- Julita:- Ba bertan dxaidxo zaralez ta bertan ibil zaralez zeure gaztetasune olgetan.
- Luzia: neure denpora guztidxe bertan.
- Julita: Plazuleti da-ta Gaztelun tabernak dauzen lekuen ba.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia