Bermeo (Bizkaia)

Astean 13 txakur handi

Astean 13 txakur handi <p>Gaztetan drogeria batean aritu zen lanean eta argazkiak errebelatzeko laborategia ere bazuten. Karburoa ere saltzen zuten; karburoa zertarako erabiltzen zuten azaltzen du. Astean 13 txakur handi (10 zentimo) irabazten zuen. Irabazitako dirua zineman gastatzen zuten. Zine mutua zen sasoi hartakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-078-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan drogeria batean aritu zen lanean eta argazkiak errebelatzeko laborategia ere bazuten. Karburoa ere saltzen zuten; karburoa zertarako erabiltzen zuten azaltzen du. Astean 13 txakur handi (10 zentimo) irabazten zuen. Irabazitako dirua zineman gastatzen zuten. Zine mutua zen sasoi hartakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste bat sare-fabrikekue, Antonio, Antonio Garcia, Anton Garcia. Horrek izaten zin horrek, karretie errebelaten ezan dauinak, Kodak. Hori be zeozer ezan da. Drogeri baten hori otie. Ta hantxe bertan, Nardiz kalien, ta ni hantxe pintxe, horrek eitten eta karburue paketatan imintzen. Zer da karburue? Ba, atziñen baserridxetan holako zertxu bet oten zan, ez zanien argirik oten, argirik ez zan oten baserridxetan, herridxen be askorik ez, esan dotsuten moduen ba bonbille bategaz igual ba etxe guztidxen,batara bestera eindxe, auntxek salara ta bestera, ezkatzara. Karburue saltzien paketatan, killoko paketan sartzien baserridxetarako izaten zan hori. Zer irebazten ezan dot nik astien? Ba astien hamahiru txakur handi, hamahiru txakur handi. Txakur handi izaten ezan dizen “diez centimos”, txakur txikidxek “cinco centimos”. Zentimok be on zien, zentimokuek gitxiau ikusten zien, zentimonekue zer bat on zan ezizena imin zena ojalaterue zentimonekue. Baie zentimuek gitxi ikusten zien, ibiltzen zienak txakur txkidxe, txakur handidxe. Lekeitxon, txori txiki bat, txori handi bet edo haulan. Ta orain hamar zentimokuek, ba bakigu zelakue dan eurue ba orduen txakur. Irabazten ezan dotena hamahiru hamahiru txakur handi. Zetako izaten zan dan hori? Ziñera dxuteko astien baten, astien baten. Ziñek orduen mutuek egoten zien. Hau nau esaten oniño berrogeidxen azpittik gerrie oniño zertu barik on zan. Eta ziñera, total! Txarloten ziñiek eta Txarlot. Gero, kaballistenak eta honek, baie mutuen izaten zien, mutun zen, baie gero traduzidute oten zien erderaz ta aittek leidu eitten gendun. Hori gauze handidxe ezaten zen astien baten ziñera dxutie, mekaguen dios! “Ideal ideal Cinema”, hori, orain zera dana, Nestor Bastarretxea zera dana, zelan deko izena, kasiñuen zeran dau hori. Bai. Ontxe be badau han ziñie, dxuten diz hara ziñera. Ba haixe! “Ideal Cinema” izaten zan, “Ideal Cinema”. Batzokidxe be, horretan urtitan inaugure zan, batzokidxen be ziñie oten zan, geruau be. Ba horixe! Astien ba zeozertxu ba emoten ezan dun. Ta ni bakarrik ez naz egon hor drogeridxen, beste bat be bermeotarra on zan. Maximo, Maximo gure mutil-lagune, antziñeko gure mutil-lagune orain be bada, bizirik dau. Ta haren lehenguso bat be pintxe oten zan.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia