Bermeo (Bizkaia)

"Bermeok daukaz kale barridxek" kanta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

"Bermeok daukaz kale barridxek" kanta.

Transkripzioa

Bermiok daukaz kale barridxek
Gaztelu ta Austekantale,
Torronteru ta Pixu-kale
Talabide ta Ertzille,
Santa Barbara, Erremedidxo
Santa Mañe ta Txibitxe,
Santa klara ta Matxikorta
Bilbo bide ta Portale,
Horrek baño hobago dire
Talagoitxi ta Baztarre.

Baita dauka kakallobide
Morondo ta eskolakale,
Erribera ta Erreñezubi
Telleridxek ta Adubidxe,
Errosape, Demiku, Arene,
San Pelaio ta Almike,
Aritzatxu ta Tonpoigane
Zarragoitxi ta Atalde
Horrek baino hobago dire
Talagoitxi ta Baztarre.

Talagoitxiko atsuek dire
dana zaharrak ta gaiztuak,
Baztarreko neskatilliek
kaisko beru ta zoruak,
Torronterun batuten dire
Talagoitxiko atsuak
galtzerdidxen aitzakidxian
guzur guztidxek batzian,
horrek danak guzurrek dire
portu mandan asmatuak.

Erremedidxo kalian dago
atso pillua dxokuan,
bata bestia engaiñatuten
lauko guztidxak galtzian
Gaztelutik ikusten dire
portu guztiko txalupak,
otzaretako arraiñak eta
neskatillen arazuak,
horrek gauzek egidxek dire
mundu guztidxen aurrian,
horrek gauzek egidxek dire
mundu guztidxen aurrian.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia