Atunaren arrantza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-029-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aparailu bat du esku artean eta hori azaltzen du. Botabararak atunetarako prestatzen ziren. Atuna zelan hartzen zuten azaltzen du. Aparailu batzuk aipatzen ditu.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:04:05
- Erref: BRM-029/015
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Atuna , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasontziko garbitasuna
Transkripzioa
- Hau da kordela, baie honek darue beraune ta haulako barille bategaz ta han barillen gero, fitxe amo txikitxukin. Bai, hau da kordela. Beraunegaz barille bat darue ta kobla bi, amo txikitxukaz, hauri da, bai. Arraintzen ibiltzen dune hau da.
- Baie hori arrasterutan?
- Arrasterutan ez, arrasterutan sarie. Sarie. Hau ez da. Motorratan ta lebatzetakuek ta kabratakuek-eta horrek diez. Han arrastan sarie baiño ez dau, gehidxau ezebez. Ta gero preparaten ezan garizen, okin dxuu guk sei hillebeteko lizentzidxe, ta sei hillebete akabaten ezan danien preparaten ezan garizen atunetarako, botaberakin. Botaberak diez haulako palo bi. Bai, harekaz, botadera bakotzien hiru apaidxo. Eruten zandun danatara bi, sei, zortzi, hamar, hamalau apaidxo, hamalau apaidxo eruten ezan duun hori atunetarako. Ta barruen hamalau ta hamabost lagun bai.
- Ta atune zelan harrapetan zenduen?
- Atune ba, hau kordela okitzen zandun eskuen, haulan. Goizerik egune eitten danik gaue ein artien haulan. Ta agarraten ezan dauen, segun ze apaidxo, ba apaidxuek ezan die puntekue, erdikue ta berdelekue. Ta punten agarraten zandauen ta "Jesus punten", ta edo "Jesus erdidxen”, “Jesus berdelien" ta haulan.Ta atrapaten ezan dan gero txistegaz, ba gero, haulako ol bat, makil bet, mataputxeta dako horrek izena. Mobiten ezan dotsagun atune enbarkaten ezan duun hamen, buruen, klak-klak ta arkadara. Ta gero arrain asko badan, eguerdi ingiruen eguerdidxe dxan orduko eitten ezan duun gobernateko neberara, edo horretara, ordo asko dizelako goizerik gauera, bai.
- Ta txiste esan dozune zer da?
- Txiste, gantxo bat. Ba,zelan esango dotsut. Txiste da gantxo bat, palo baten, Koldo hauri eskobie ekarri bia! Auntxek esango, bai, bai, ez dako inportantzirik. Hauri, hauri, hauri, hauri eskobie hor dauena. Hau gero be bihar dot-eta. Bueno, hau dalakuen, hau, hamen okitzen ezan duun gantxue. Hau ez, hori ezebez. Hau gantxue haulan ez da, barille bat burdiñezkue ta bera barillie gero haulan puntetxue, puntigaz atune datorrenien dxanba enbarka barrora. Ekarten ezan duun ta bertan bon-bon eta arkadara. Ta gero, lohittuten bada,odola lohittuten danien lanbasa. Lanbasa da hau eskobie ezatilez bardin baie punten trapukaz, trapukaz, ezta? ta halan biribil, biribil, biribil,biribil ure etxaten ezan duun baldigaz atrapa, orduen ez da egon mangerarik-eta horrek gauzek-eta. Lanbasa garbittu ta ure etxa. Hau da lanbasa. Mataputxeta apunte dozu ez da, mataputxeta.
- Ez.
- Mataputxeta da, atune hiltzen dauena.
- Mataputxeta.
- Txiste.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!