Bermeo (Bizkaia)

Sareak sikatu eta tindatu

Sareak sikatu eta tindatu <p>Kotoizko sareak astero sikatu behar izaten ziren ez usteltzeko. Bapore asko zeudenean sareak zabaltzeko leku gutxi zegoela-eta, Lamera puntan eta Talako arboletan zabaltzen zituzten. Moilan lekua hartzeko askotan goiz jaiki behar izaten zen. Sikatu ostean, tindatu egin behar izaten ziren; fabrika batzuetako frijiontzietan tindatzen ziren, irakindako tintean. Tintea marmoka kentzeko izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-023-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kotoizko sareak astero sikatu behar izaten ziren ez usteltzeko. Bapore asko zeudenean sareak zabaltzeko leku gutxi zegoela-eta, Lamera puntan eta Talako arboletan zabaltzen zituzten. Moilan lekua hartzeko askotan goiz jaiki behar izaten zen. Sikatu ostean, tindatu egin behar izaten ziren; fabrika batzuetako frijiontzietan tindatzen ziren, irakindako tintean. Tintea marmoka kentzeko izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pauli: Esaizu hauri, patatiegaz zer pasa dxatzun. Esango dau, Itsaso? papatiaz ze pasa dxatzon, istorixe pasa dxatzo patatiaz, ia konta!
- Mari: Patataie erosi nauen Bermiora etor naienien, hartu nauen terrenotxu bet errentan ta ba patatie eraitteko. Ta hartu nauen ta ni patatie ederra gero, haulako patatie, zelako patatie! liso-liso-lisue. Baie ezetara be ezin dxan, gogorra! Ure bera bera patatie, ure sartzien izen daniko lodittu, bapez, patatiek beti eitten dau […] lodittu, keba, ure! Ta ba nik ha patatie berau dxan bihar ta nik honeaz ezin dot ezer ba. Dxun naien patatie saltzien, gero neuk patata ona erosteko, ta ha saldu. Ta “dxun biher dot /bidot/ hamen baiño merkiau emon biher dot /bidot/”, hiru pezetan egon zan patatie kilue eta nik esan doten: "ba hamaike errealien emongo dot". Ta ni nauen ba hamaike errealien, ta haur andra bat etor dxazten alde zeran, ta esan dotsatenien hamaike erriel, ba benga dana piseten, ta jentie hamaike erriel esan daunien ba dana beteta, ta haur. Ta "zu bidxer nator ostabe, bidxer ekarko dotsutie ostabe, ta zuk itzizu hauneri atzekuri be".
- Pauli: Kilotxu bet-edo, zeuk erun barik dana. Baie merke eizan dalez.
- Mari: "Itzi eizu ba", ezetz!
- Pauli: Berak erun bidaula dana.
- Mari: "Ni nau lelau, asieske nik nahi doten beste". Harek ume danantzako erun dittuz /erunttuz/ patatak. Hurrego egunien etor zan ta esan dotsat /esantsat/: "Engrazi, patatie dakot". "Zuez zeu, patata ama txarridxen etxera, nik ez dot gure hori papatie-ta".
- Ama txarridxen etxera.
- Pauli: Ama txarridxen etxera. Klaro, patata gogorra ta harek erun dau neu nau lelau ta berak dana ta urten dotso ba patata zantarra, ta beste egunien jun dxatsoonin ofreziten "Engrazi, etorri hamen dakot-ta". "Zeu ta zeu patata tira ama txarridxen etxer. Ez dot bihar zure patatarik-ta”. Klaro gogorra.
- Mari: Baia haulan holan saldu nauelez, saldu nauen kajatatik. Merkiau emoten izen dot, emon ta eskapa neuk plazatik.
- Pauli: Liikide zauen patata gogorra.
- Hori ez da tranpie eittie?
- Pauli: Ordun libre, hori ez da [...]!
- Mari: Nik erosi dot, niri saldu dostenak be, ba emon dost! Kinttel bi patata.
- Pauli: Asike gero zuk beste batzuri emotie ez da izan pekatu, ezta Mari? zeu be engañe, ta merkiau hondiño.
- Mari: Ta nik merkiau emon, saldu merkiau. Eske ezin dxan ezin dxan, baie. Ta haunek kanpotarrak orduntxek etorritten hasitte egon zien Bermiora, eta asko "Oye, una patata ni el presto se puede comer". Neuk harrapa, hamen neure patatien antzekue. Ta entzun dotsatenien grazidxek emon doste, "ni el presto se puede hazer".
- Pauli. Harridxe izan dok ha, harridxe.
- Mari: Harridxe izan dok ha.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia