Tigreak eta hartzak ardiak hiltzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-018-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Boiseko piztiak edo animaliak. Behin tigre bat hil zutenekoa kontatzen du; hainbat bildots hil zizkien tigreak. Hartz ("otsoa" dio Bitoriok, Bermeon Bizkaiko beste herri askotan bezala) bat ere hil zuten, 16 ardi hil zizkien.
- Auzoa: Mañu
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: BRM-018/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Natura » Fauna » Basoko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
- Eta han ze animali edo ze pizti egoten zien holan ardidxen koiotiek eta...
- Koiotiek eta bai, tigrek be bai. Tigrie be hil gendun bat, emie, esnie euki zeuen, irundi baten holantxe neuk esaten ta ardidxek ez euien ta txakurrek loidxe neuk esan notsan etxera joan gintzezenien illuntzidxen joan gintzezenien: "txakurrek zeuzer ez deue gure izen etorri ba" esan notsan, ta "bidxer goizien neuk lagunduko dotsut". Ta zigarroa eitten ta ni albokaldien han ta riflie neuk albokaldien ta: "ekarrik!" ta Kantinflas izena dekon txakur bet euki gendun, nabar bat, ardidxereko-ta txakur ona [...] holakoatarako, honek otsoantzako-ta txakur ona. Ta brudxetik goittik "da!" geure aldedire ta "riflie ekarrik hona" esan ta dxaurti otson buru-burutik koidxu, tigrie. Ta emie izen zan, ta esnie euki zeuen. Han, hatxa handidxek egon zien bertan ta harek hatxak guztidxek errekozidu genduzen umiek topeko genduzela-ta, baiña bapez! ta lau galau ardau emon oskuzen uzabak, lau galautxu ardau, hil dulako. Baia billotsak hil doskuzen e, billotsak eurreko bularra eta errapiek [...] zin, ta lau-edo topeu genduzen billotsak hildde.
- Tigriek ataketan bazen?
- Bai.
- Ta ze animalik gehidxau eitten zeban euren kontra? otsoak-eta?
- Otsoak be bai, otsoak be sarritten eitten deu han. Hamazazpi egunien hamasei ardi hil doskuzen, hil gendun otsozar itzela baltza. Ta ogidxe eittie ez dxakon gustetan hareri kanperueri ta bera dxoango dala goidxetan esan osten hara ardire, ta "dxoan ba, neuk eingo dot ogidxe-ta". Ni maoirdomuek ikesitte egon nintzen bertan zelan eitten dan, lelengoan hori kanperue ez neuen eukin-ta. Dios, ta ogidxe ondo eitten neuen ta "Gerard, eroateko balak!" ta tiroak asmau nittuzen, ta esan dosten zein aldarrittik dxoateko eta piñu lodi beten ondoan txakurrekaz frenteu ein zan otsozarra. Dxaurti otson handik gorauko handik eta beheko errekako uretara otsozar itzela, ta narrue kendu otsegun, koziñerientzako horreri Maria Larraurintzako konpañien euki gendun alfonbrie ein behar dogule-ta, ta kendu otsegun narrue, baia sasoie txarra izen eta ulie solte dxakon.
- Geuzetxu bat, otsoa zereri deitzen dotsazu "oso"ri edo "Lobo"ri?
- "Oso, oso", bai "oso".
- Ta zelakoak izeten zien hango otsoak?
- Baltzak, baltzak, baie piñu harek haulako piñu lodidxe gure ixeten deu idxoteko, "dxa-dxa-dxa" erpiek ta punteraiño idoxten deurie arbolieri, han punten dauzenien rifliaz "daunba!" harek ekarten dabe erramo-hotsa goittik behera zirkiñik be ez dabe behien eitten, erremente eitten deurie ze alturie
dekie piñuek handidxe-ta, ze gu en jeneral piñudidxetan ibiltzen gintzezan goidxetan.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!