Rikardo Garcia Benguria
Bermeo (Bizkaia) (1919-2012)
Biografia
1919. urtean jaio zen Intxausti kaleko 25. zenbakian. Gurasoak ere bermeotarrak zituen: ama baserritarra eta aita kaletarra. Umetan eskola nazionaletara joan zen. Gazterik hasi zen itsasoko lanetan, eta urte luzez patroi izandakoa da. Gerra hasi zenean, Bermeo ebakuatzerakoan Bilboko portura joan ziren bi hilabeterako, bertan ere arrantzan aritzeko. Bilbo hartu ostean, berriro ere etxera bueltatu ziren eta gero, 18 urterekin faxistekin frontera joatea egokitu zitzaion. "Cuarta división de Navarra"ko Flandes batailoian ibili zen borrokan. Aragoiko frontean zegoela zauritua izan zen eta 2 hilabetez etxean egon ostean, Madrileko frontera joan zen, metrailadoreen batailoira. Madrilen zegoela bukatu zen gerra. Avilara joan ziren atseden hartzera eta Alemania beste gerra bat prestatzen zebilela-eta, Frantziak Espainia erasotuko zuelakoan, Pirinio aldera joan ziren hurrengo gerra noiz hasi zain. Tarte horretan, Ebroko batailan 7 kidetik bizirik irtendako bakarra da Rikardo. Herrira bueltatzerakoan, arrantzalea zenez, itsas armadako "Alcala Galiano" errepublikazaleen itsasontzian ibili zen urte eta erdiz. Faxistekin borrokan ibili zela aipatzerakoan, biziraupenean baino ez zutela pentsatzen dio. Oso ondo gogoratzen zituen garai haiek.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-009 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-010 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute