Mario Alejandro Ruiz Estebanez Ale

Bermeo (Bizkaia) (1920-2012)

Biografia

1920an jaio zen Bilbon, baina handik lasterrera Bermeoko Gangoiti-Kaltzada familiak adoptatu zuen. Ama Busturiko baserritarra zuen eta aita arrantzale bermeotarra; sei neba-arrebatatik zaharrena da. Mario zein Alejandro izenez deitzen dute, eta beste askok 'Ale' esaten diote. Umetan, "hermano"en ikastetxera joan zen eta 14 urtegaz itsasoan hasi zen lanean aitarekin batera "Txokotarra" ikatz-baporean. Gerra sasoian, Bilbon eta Castron egon zen pare bat hilabetez. Gerra bukatu bezain laster, soldadu joan behar izan zen lau urterako, justu-justu libratu zen frontetik. Herrira itzuli zenean, itsasoko lanetara bueltatu zen eta bertan aritu zen hainbat baporetan erretiratu artean; hori dela eta, itsas munduko kontuak oso ondo ezagutzen ditu. Bermeoko Florenzia Iturberekin ezkondu eta seme bat izan zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRM-008 2010 Bermeoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Atxirikatik ekartzen zuten irina gose denboran Bideoaren ikonoa
2 Lau uniforme ezberdin jantzi zituen soldadutzan Bideoaren ikonoa
3 Andra Marietan aurkitu zuen andregaia Bideoaren ikonoa
4 Urruneko kanpainak txarrak familientzat Bideoaren ikonoa
5 Antxoa eta atuna inportanteenak Bermeorentzat Bideoaren ikonoa
6 Katuek "begizune", zorte txarra ekartzen ei zuten Bideoaren ikonoa
7 Erresakak Justoren ontziari hondoa jo eragin Bideoaren ikonoa
8 Dinamitaz eta karramarroaz sarrerako haitzak kentzen Bideoaren ikonoa
9 Arrainak arrantzaleen erruz galdu dira Bideoaren ikonoa
10 Bi fraide eurekin batera ontzian Dakarrera Bideoaren ikonoa
11 Mundakarrak erdararako joera handia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia