Maite Uriagereka Ozamiz

Bermeo (Bizkaia) (1958)

Biografia

Maria Teresa zuen jaiotza-izena eta ezkondu ostekoa, berriz, Maite Teresa Moiola. Ama Bermeokoa zuen (jostuna) eta aita Mungiako Markaide auzokoa (11 urterekin Bermeora joan zen arotz lanak ikastera; 1964an, berriz, artzain joan zen Ameriketara). Maitek 11 urte zituela ama hil zitzaien eta interna egon zen Josefinas monjekin; neba bat ere bazuen, zaharragoa. 16 urterekin Mungiara joan zen bizitzera, izeba-osakin, eta Arteche Hermanos lantegian egon zen lanean, lehenengo jangelan eta gero idazkari. 1978an Ameriketara joan zen aita bisitatzera, eta Elkon (Nevada) geratu zen bizitzen. Star Hotelean egin zuen lana, zerbitzen. Euskal irratsaioa ere izan zuen, Elkoko irratian. Esteban Moiolarekin (amaerikanoa baina euskal jatorrikoa) ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten. Musikaria da eta Elkoko euskal etxean oso aktibo ibili da beti: dantza, gitarra eta abestiak erakusten. Euskal Etxean elkarrizketatu genuen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BRM-131 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia