Jesus Arkotxa Mendiluze

Bermeo (Bizkaia) (1922-2016)

Biografia

1922. urtean jaio zen Andra Maria kalean. Aita Donostian jaiotako arotza zen, eta bere ama bere aitaren familiak uritik ekarritako umea; hori dela-eta bere gurasoak Bermeon neba-arreba bezala hazitakoak izan ziren. Hiru neba-arrebatatik zaharrena izan zen Jesus. Bermeoko etxe eta familia desberdinetan hazi zen, aita Ameriketan eta ama Bilbon izan zituelako. Umetan "Hermano"en eskolan eta eskola publikoan ibili zen. Hamahiru urterekin aitaren enpresan, hasi zen beharrean, 'Astilleros de Arrien y compañia'n, gerora 'Astilleros de Arkotxa' eta 'Astilleros Jesus Arkotxa' izango zena, eta bertan erretiratu zen ontziolako arotz hau. 16 urte bete orduko San Andres batailoira joan zen boteak eta trintxerak egiten eta sukaldari bezala: Miravallesen, Otxandion, Markinan... 16 urte bete zituen egunean preso hartu zuten eta 3 hilabetez egon zen kartzelan. Bermeoko Juanita Zuluetarekin ezkondu zen. Elkarrizketa bere emaztearekin eta honen ahizparekin batera egin zitzaion.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRM-031 2010 Bermeoko ahotsak
BRM-032 2010 Bermeoko ahotsak
BRM-038 2010 Bermeoko ahotsak
BRM-039 2010 Bermeoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoak "neba-arrebak" ziren Bideoaren ikonoa
2 "Astilleros Arkotxa" Bideoaren ikonoa
3 15 urterekin gerrara Bideoaren ikonoa
4 16 urterekin preso Bideoaren ikonoa
5 Aita Ameriketara eta ama inude Bideoaren ikonoa
6 Etxe batean eta bestea bizitzen, aita eta ama etxera itzuli arte Bideoaren ikonoa
7 Ama umezurtzaren istorioa Bideoaren ikonoa
8 Bakailao-olioaz eta taloaz neska ederrak hazi ziren Bideoaren ikonoa
9 16 urtegaz gerrara borrokan Bideoaren ikonoa
10 Markina eta Otxandioko fronteetan Bideoaren ikonoa
11 Emaztearen senideak frontearen beste aldean Bideoaren ikonoa
12 Otxandiotik Bermeora Bilbo aldera joateko ebakuatuta Bideoaren ikonoa
13 Itsasoan ebakuatuta jasandako erasoak Bideoaren ikonoa
14 Armirante Cerverarekin topatu eta etxera bueltatu behar Bideoaren ikonoa
15 16. urtebetetzean kartzelara Bideoaren ikonoa
16 Gerra-kontseiluak epaitua Bideoaren ikonoa
17 Kartzelako egoera Bideoaren ikonoa
18 Kartzelatik kanposantura Bideoaren ikonoa
19 Trintxerak zelan egin Bideoaren ikonoa
20 Kartzelan bisita gutxi Bideoaren ikonoa
21 Familiako ontziolaren hasiera Bideoaren ikonoa
22 Moila zela-eta, ontziola bota eta berria egin behar Bideoaren ikonoa
23 Ontziola eskuz aldatzeko baimenak Bideoaren ikonoa
24 Itsasontzi bat zelan egin Bideoaren ikonoa
25 Itsasontziak egiteko Kanpezuko egurra Bideoaren ikonoa
26 Ginea eta Suediako egurra Bideoaren ikonoa
27 Itsasontzia egiteko erremintak galbanizatuak Bideoaren ikonoa
28 Margoa eta "black"a Bideoaren ikonoa
29 Eskuz egitetik makina elektrikoetara Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia