Inozenzio Astorkiza Zigarreta
Mañu auzoa; Bermeo (Bizkaia) (1920-2012)
Biografia
Mañu auzoko Oiangorta "Oidxorta" baserrian jaio, hazi eta bizi izandakoa. Ama meñakarra zuen eta aita bertakoa, bere jaiotetxe berekoa. Zortzo neba-arrebatatik seik egin zuten aurrera eta bera laugarrena izan zen. Gerrako kontuak oso ondo gogoratzen ditu hurbiletik bizi izan baitzuen eta baita parte hartu ere: Asturiasera ebakuatuta joan ostean, aitagaz batera langile-batailoi batera eraman zuten zortzi hilabetetarako lubakiak (trintxerak) egitera; etxera bueltatu eta "La quinta del biberón" deiturikoakaz batera Teruel aldera joan behar izan zen nazionalekin, instrukzioa Iruñean ikasi ostean. Guztira sei urte egin zituen soldadu. Basoko lanak izan zituen ogibide erretiratu zen arte eta Mañuko lehen autoetako bat berea izan zen, lanerako behar zuen-eta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-115 | 2012 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute