Espe Gonzalo Hernando
Bermeo (Bizkaia) (1927)
Biografia
1927an jaio zen Gasteizen, baina haurra zela beste 5-6 umerekin batera Bermeora etorri zen bertako familia batek adoptatuta, Estebez-Lauzirikatarrengana, hain zuzen ere. Guraso hauek bermeotarrak ziren. Aitak itsasoan egiten zuen lan, sugina zen (fogoneroa), eta bertako istripu batean hil zen gazterik. Nardiztar Jon kalean bizi eta hazi zen. Gerra sasoian, bere aita Suancesen egon zen ebakuatuta 5 hilabetez; ama eta bera Mundakako osaba batengana joan ziren, eta bertan egon ziren 6 hilabetez. Itzuli zirenean, etxea obusekin josita aurkitu zuten, eta aitak konpondu zuen berriro bertan bizi ahal izateko. Umetan, karmeldarren ikastetxean ibili zen 13 urtera arte. Kofradia zaharrean sareak egiten ikasteko eskola zegoen, eta han ikasi zuen Espek; baina sekula ez zitzaion lan hori gustatu. Garciareneko lantegian aritu zen lanean. Senarraren familiak kontserba-lantegi bat zuen, Ormaza kontserbak, eta bertan, laguntzen baino ez zen aritzen. Bere senarra, Seber Ormaza (1925-2010), politikaria izan zen: Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdiko kide historikoa, ohorezko lehendakari izandakoa; Herri Batasunaren mahaikidea eta Bizkaiko Batzar Nagusietan batzarkidea izan zen ezker abertzaleko zerrenda ezberdinetan; eta 12 urtez Bermeoko zinegotzi. Bi seme izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-002 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-003 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute