Enrike Lopez Bilbao Txapasta, Takon
Bermeo (Bizkaia) (1930-2013)
Biografia
Baztarreko Talakoetxea (Talagutxi) kalean jaio zen. Gurasoak ere bermeotarrak zituen: ama, 'Takon' neskatila, eta aita, 'Txapasta' arrantzalea. Gerra garaian, aita kartzelan izan zuten itsasoan atxilotu baitzuten. Hamaika urtera arte, eskolan ibili zen, aitaren bide bera hartu arte. Itsasoan mutiko lanak egitetik patroi izatera heldu zen, eta horrexetan ibili zen 60 urtegaz erretiratu zen arte. Bermeoko kaleko zein portuko giroa zuzen-zuzenean ezagutu izan du; eta horrelaxe kontatu dizkigu kontuak, herriko hainbat abestirekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-108 | 2012 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-109 | 2012 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute