Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere ahizpak batzokian ibiltzen ziren gerra aurretik. Han aurkitutako zerrenda bat zela eta, zigortu egin zituzten. Afiliatuak ziren, eta bietako bat, Rosario, zuzendaritzakoa. Horregatik zigortu zuten, soldaduen arropa zikina garbitzera. Errepublika garaian bera ere joaten zen batzokira, festaren bat zegoen aldiro. Idazmakina eta irratia kendu zieten. Monzongo etxean errekisatutako gauzak zeuden, eta aitari handik nahi zuena hartzeko esan zioten gero. Ez zuen ezer hartu. Ez zituzten beraien gauzak berreskuratu. Isuna ere jarri zieten. Bi ahizpak Emakume Abertzale Batzan zeuden, eta zaharrena juntan. Salatariak familiakoak izan zirela esan zieten.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:03:11
- Erref: BER-326/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak
Transkripzioa
- Ez dakit zu batzokixan edo…
- Batzokixan? Nere aiztak kastigauta izan zian, batzokixan topau zebelako listia. “Algo... Afiliadas y una de ellas una de las principales”, Rosario. Haura egon zan gero kastigauta gerra denporan uniformiak-eta garbitzen, soldauenak. Kastigauta. Han, Angiozar bidian ipini… zeuan deposito bat eta […]. Haura gaixotu hantxe in zan, e! Neretako nere aiztia hantxe gaixotu zan. Etortzen zan zorriz jositta, zikinkerixia… bueno, jateko gogorik be ez zeban eukitzen. Hori uff…! Haura izan zan tristia e! gerra aurretik, hori gerria hasi zanerako.
- Gerria e… gerria hasi aurretik, za akordatzen za Republikia etorri zanekua?
- Haura ez naiz ondo gogoratzen, harekin ez naiz gogoratzen.
- Umia izango ziñan.
- Umia izango nintzan, klaro.
- Baiña batzokira jungo ziñan zu be?
- Honbre, klaro, jaixak zeren guztian. Baiña nere aiztak zeren listan, “como directiva o lo que sea”, bai. Eta zaharrena horretxeatik izan zan kastigadia, oso kastigadia. Etorri zian etxera reketiak Franzia… Naparruatik etorritta zeren. Gero oso lagun ein zan bat etxekua, oso etxeko, ta gero gaiñera etxian egon zan, aiztianian, habitaziñua hartu eta hantxe egon zan. Reyes Roco, bai. Harek etortzen zien eta kendu zoskuen orduan zeren elementu danak: “máquina de escribir, televisión”… telebisiñoik ez zeukoun, radixua, eta dauzkagun danak. Eta aitta urten zan eskillaretara eta esan zotsen: “les advierto a ustedes que esos elementos que llevan ustedes no son de mis hijas eh, son míos eh. Se llevan ustedes...”. Eta gero hemen egon zan comandante Liso, comandante Liso, puff... gaiztuaua! Baiña akordau zanian aitta juzgauan zeuala, jun zan juzgaura eta esan zotsan: “Antonio, baje usted allí”. Monzongo etxian laga zittuen traste danak harrapautakuak, eta “Pase usted allí y elija el que quiera”. “No. Si me devuelve usted lo mío sí, pero los otros tienen su amo, así que yo no quiero nada”. Eta ezebe barik geldittu giñan. Baiña aittak adbertiduta e, eruaten zebena ez zala alabena, berana zala. Baiña hala ta guzti be eruan in zeben.
- Eta gero berriz bueltan ekarri zeban ala ez?
- Bapez! Bapez gero. Ezebe barik. Eta, gaiñera, ipiñi zoskun kuotia. Zela ipintzen zeben? “Donativo”. Donatibo moduan, eta multia zan e!
- Klaro…
- Baiña “un donativo”.
- “Para el patrimonio nacional” edo, ez?
- “Para el patrimonio nacional”, klaro, “donativo”. Aittak esan zeban: “
Donativo? kastigauta gare pagatzen eta donativo?”. Bai, bai.
- Zure aiztak ze zian Emakumetakuak?
- Bi zaharrenak bai.
- Emakume Abertzale Batzakuak?
- Bai, hori da. Ta bat zeuan juntan, gaiñera, haura, kastigauta izan dana. Bueno, baiña oso kastigauta egon zan e! Etxetik be ez zeban urtetzen koittauak bildurrakin. Gaiñera, esan zoskuen denunziau zoskuela etxekuak, e. Familixakuak denunziau [zebela], zeaittik eze… bueno, harrapau in zittuen papelak aiuntamentu… zerian, batzokixan, sartu zienian hartu in zittuen papelak, bai, baiña gehixenak be etxeko familixakuak denunziau zebela.
Egilea(k): Irene Ramos Alfaro (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!