Karrera egitea neska gutxiren esku
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere inguruko inork ez zuen karrera ikasi; denek irakasgai solteak. Aretxabaletan lanean hasi zenean takigrafia primeran etorri zitzaion; lantegiko nagusiak Mexikon zuen negozio bat, eta berak hartzen zituen deiak. Interna zeudenek bai, batzuek Magisteritza ikasi zuten. Burgosera edo Salamancara joaten ziren azterketa egitera. Maria Pilar Lonarbide. Titulu gabekoa maistrak ere baziren. Maria Victoria Oiarzabal izan zen karrera egiten lehena. Horretarako diru asko behar zen. Gainera, ez zieten garrantzirik ematen emakumeen ikasketei. Josten ikastea zen inportanteena.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: BER-326/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Ta zurekin ikasittakuak edo zure edadekuak batenbat karreria in zebana edo..?
- Ez [zauan] iñobez. Iñok be ez. Danak asignatura sueltuak ein giñuzen: batzuk francesa, beste batzuk mekanografixia bakarrik, bestiak takigrafia ta mekanografa. Nik… takigrafia gehixen gustau jatan e. Bueno, haretxek balio izan zostan, zeatik esamiñak euki giñuzenian, [oneis] nere nausixak, Aretxabaletakuak, zeuken beste anai bat industriakin Mejikon, eta, klaro, handik [itten] zebenian, nik aurikularrak ipiñi ta takigrafixan. Ta gero tradukziñua emun. Eta horretxek balio izan zostan. Ta gero aittak galdetu zostanian “Zela esamiña Elisabet?”, “Bihar lanera noia, aitta”, “Ez dozu esango?!” ta “Bai, bai, bihartik lanera noia”.
- Eta esan dozu asignatura sueltuak eta hola.
- Bai.
- Baiña bazeren batzuk magisterio ikasten zebenak.
- Bertan ez.
- Kanpora junda.
- Barruan, barruan zerenak. Hori ya… kolegixo barruan zerenak bai, harek in zeben e.
- Internak.
- Magisterio, bai. Interna zerenak bai.
- Baiña magisterio hemen Bergaran ez zan posible izango ittia.
- Baiña gero esaminatzera juten zien o Burgosera edo Salamancara edo… baiña hemen estudixauta e, bai.
- Eta zeintzuk e… batenbat badaukazu hola akorduan?
- Nik daukat bat hor mojetan eon zana, gerra denboran gaiñera barruan eon zan, este… Maria Pilar Oiarbide.
- Lonarbide.
- Lonarbide, bai. Hori… horrek dauka ya magisterixua indda. Ta bere alabak danak dare magisterixua itten; bueno, eindda, lanian dare ya.
- Bestela, garai hartan asko egongo zien maistrak titulo barekuak, ezta?
- Titulo baekuak, klaro. Puxkat espabiladak zienak… grupua hartu ta erak erakutsi.
- Ta esaten dabe karreria in zeban lenengua... Farmazia ikasi zebala ta zala e… Don Roman… alabia.
- A! Honbre, Maria Vitoria, Maria Vitoria Oiarzabal. Honbreee! Haura oso majia zan e! Ta, gaiñera listia, oso listia.
- Baiña, klaro, karreria ittera hola kanpora jutia…
- Kanpora, karo, baiña egon in bihar zan, oin daon moduan. Oingo moduko krisisik ez zeuan e!
- Eta aparte be bai, ez zotsen holako inportantziaik emuten ezta emakumiak ikastia…?
- Keba, keba, emakumiak etxerako, josten eta holaxe bakarrik. Ba “costureras”,”costureras”.
Egilea(k): Enara Chimeno Ventades (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!