Bergara (Gipuzkoa)

Enseñanzako ikasketak "mediapensionista" moduan eta lehenengo lana

Enseñanzako ikasketak "mediapensionista" moduan eta lehenengo lana <p>Ense&ntilde;anzan ibili zen, mojetan. Oso bizkorra zela esan zioten bere aitari. Takigrafia eta mekanografia ikasi zituen. Azterketa egin zuen, eta baita lana lortu ere. 19 urterekin. Motoan joaten zen lanera. "Mediapensionista" zen mojetan; aparteko eskolak ordainduta jasotzen zituzten. Interna asko kanpotarrak ziren (madrildarrak...); haiek bazuten batxilerra ikasteko aukera, baina beraiek ez. Ikasgai solteak hartu behar zituzten, ikasketak osatzeko. Frantsesa ere ikasi zuen, baina gutxi. Horretarako Frantziara joan behar zen. Oso gutxi joaten ziren. Mutilek aukera gehiago zuten. Aretxabaletan Bergarako zazpi neskak egin zuten azterketa. Denak kolokatu ziren inguruko herrietako lantegietan (O&ntilde;atiko Forjas de Zubillagan, Arrasateko Industrias Asan eta Eskoriatzan), baina postu hori berak lortu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Enseñanzan ibili zen, mojetan. Oso bizkorra zela esan zioten bere aitari. Takigrafia eta mekanografia ikasi zituen. Azterketa egin zuen, eta baita lana lortu ere. 19 urterekin. Motoan joaten zen lanera. "Mediapensionista" zen mojetan; aparteko eskolak ordainduta jasotzen zituzten. Interna asko kanpotarrak ziren (madrildarrak...); haiek bazuten batxilerra ikasteko aukera, baina beraiek ez. Ikasgai solteak hartu behar zituzten, ikasketak osatzeko. Frantsesa ere ikasi zuen, baina gutxi. Horretarako Frantziara joan behar zen. Oso gutxi joaten ziren. Mutilek aukera gehiago zuten. Aretxabaletan Bergarako zazpi neskak egin zuten azterketa. Denak kolokatu ziren inguruko herrietako lantegietan (Oñatiko Forjas de Zubillagan, Arrasateko Industrias Asan eta Eskoriatzan), baina postu hori berak lortu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero ya Enseñanzan, mojetan.
- Gero mojetan, bai.
- Ta hor…
- Hortik abixau zotsen aittai zeozen eskolia emuteko, zeaittik denporia galtzen egoten nitzala bestiekin, enredau bestiekin. Ta gero... Aurretik hartzen nittuan, leziñuak bixkor hartzen nittuan, ta gero denporia pasau bihar neban zelabaitt han bestiak enredauta. Gero "taquigrafía y mecanografía", gehixen neri balio izan dostena da takigrafixia e. Zeaittik [gero] han egon zienian examiñak, zazpi lagun juan giñan, ta handik etorri nintzanian examiña indda, aittak esan zostan “ta zela, Elisabet”, ta “Bihartik lanera noia, aitta”. Hurrengo egunerako ya diar in zosten juateko lanera, bai. Gaztetan, han hasi nintzan, hemeretzi urtekin e, lanian. Ta orduan diruik es neukan, ta motorra.
- Ta, Enseñazan egoten zan e... mediapensionista...
- Mediapensionista, mediapensionista, bai. Zeuan [...], gero mediopensionistak eta bestiak kolejialak, barruan zerenak. Baiña gu mediapensionista egon giñan, bai. Gu juaten giñen eguerdiarte ta gero bazkaltzera etxera. Ta gero atsaldian atzera lanera, eskolara, bai. Ta bestiak zerenak, ya, kolejialak, barruan gelditzen zien. Handik, kanpotik etorrittakuak zien asko e, Madril aldetik eta... asko zeren, bai. Eske bo, mojetakua izan da... seminaixua izan zan moduan, seminaixuan gizakumiak eta mojetan emakumiak, bai.
- Ta, diferentzia haundixa zeuan interna egon ala mediapensionista egon?
- Bai, bai, bai, bai. Eske mediopensionista egonda, aparteko eskolak emun bihar ziñuzen ordaindduta. Ta barruan zerenian ya pensiño bat pagauta ya barruan zeren, bai. Diferenzia haundixa ya erakusten be bai e, bai.
- Esaten dabe batxillerra ikasteko interna zerenei bakarrik erakusten zotsela, bestiei ez.
- Karo, bestiei ez. Ez zoskuen emuten, ez. Guk horretxeatik hartzen giñuen “asignaturas sueltas” esaten zebena, zeoze.
- Aparte.
- Aparte, aparte pagauta, bai. Frantsesa be ikasi neban, baiña aztu jat.
- Hantxe bertan, aparte, orduan, klase partikularrak hartzen zenduzen?
- Bai, klase partikularrak, bai. Denporia galtzen neban ta, aittai abixau zotsen, honi beste zeoze emuixozu, e, zeatik denporia galtzen dau ta bestiei galdu eraitten.
- Orduan ikasi ziñuan "Taquigrafía y..."?
- "Taquigrafía y mecanografía", bai.
- Eta frantsesa be bai.
- Eta fransesa, fransesa gutxi. Hortarako, frantsesa ikasteko ondo, Franziara juan bihar zan, ta gurian aittak hori ez zeban nahi. Kanpora ez, txikixena etxian. Haundixak eztakit zela egongo zien, baiña ni, txikixa, etxian, bai.
- Garai horretan ez zan...
- Ez, ez, kanpora juatia keba, kanpora gutxi juaten zien.
- Ta neskak gutxiau?
- Honbre! Gizakumiak beti euki dabe eskubide gehixau guk baiñok.
- Esan dozu Aretxabaletara jun ziñanian prueba hori ittera zazpi jun ziñatela...
- Zazpi lagun.
- Ta danak neskak?
- Neskak. Danok neskak, bai.
- Bergarakuak danak?
- Danak Bergarakuak. Ta gero batzuk kolokau zien Zubillan, “Forjas de Zubillaga”, beste batzuk Mondraon, “Industrias Asan”, eta ni Aretxabaletan. Ta beste batzuk Eskoriatzara be juan zien e. Ni Aretxabaletan, erdizpurdiz.

Egilea(k): Irati Olaziregi Alberdi (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia