Bergara (Gipuzkoa)

Gerrako kontuak

Gerrako kontuak <p>Zazpi hilabete egin zituzten etxetik kanpo, beldurrez. Borrokan asko hil ziren. Baserriko ikuiluan zaurituak jarri zituzten, eta hildakoak kanpoan. Etxetik gertu zegoen milizianoen postua. Han inguruan lurperatuta daude asko. Etxean koltxoiak jartzen zituzten leihoetan, balak ez sartzeko. Iritsi zirenean, fusilekin sartu ziren. Senitarteko batzuen etxera joan ziren. Ardi eta behor gabe utzi zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-265-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi hilabete egin zituzten etxetik kanpo, beldurrez. Borrokan asko hil ziren. Baserriko ikuiluan zaurituak jarri zituzten, eta hildakoak kanpoan. Etxetik gertu zegoen milizianoen postua. Han inguruan lurperatuta daude asko. Etxean koltxoiak jartzen zituzten leihoetan, balak ez sartzeko. Iritsi zirenean, fusilekin sartu ziren. Senitarteko batzuen etxera joan ziren. Ardi eta behor gabe utzi zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta ze, ze giro topau zeben, etxera bueltau ziñanian?
-Etxien? Ba, artietan honaiño alleatzeke zeren. Artietan ez zeuen hemen, honaiño ez zeuen artietan ezer. Baiña gero, etorri zienien, billurgarrixe izen zan. Eon giñen, ba zazpi hillebete tardauan gu. Zazpi hillebetien eon giñen, hemendiko tontorrien –hemendik be ikusten dia horrek–, tontorrien, erezen Franconak. Ta handik oso hurrien, etzien, milizianuek. Enda… billurgarrixe. Ta gero, setienbrien oin ez dakit ze egun zan, atake haundi bat eon zan. Setienbrie, ez dakit zenbata zan. Enda, hillddakuek, baiña zer zan ha!
-Bertakuak be bai? Angiozarguak be bai?
-Ez, Angiozarkoik ez, baiña…
-Euren artekuak?
-Eren artekuek, alde bittakuek, ezta? Ta esaten eben, ze esaten da hori, baionetiakin-ta behintzet. Eta… Ba, etxera… etxiek harek, oingo basarrixek dauka, barruen, ez dakit, pasillo haundi bat, ganauek eta… jaten emoteko zerak, askak-edo esaten jate. Enda ha eon zan heriduz beteta dana.
-Zeuen etxia?
-Bai. Ta ate aurrian hillddakuak.
-Joño!
-Muluen kargatzen zittuen, egurra kargatzen dan moduen, aparajuekin. Ganauen jatekua ekartzeko-ta eukitzen dabe aparajuek astuek be, ta halakotan kargatzen zittuen hillddakuek, anporrak balitzen moduan.
-Ta gero eruan?
-E? Hillddakuek, bai.
-Ta gero nora eruan?
-Ez dakit. Mulotan kargatzen zittuen, e. Gero ez dakit nora erun biheko /biko/ zittuen.
-Eta, horrek, orden, mendixen alde hontatik baeozen, horrek Franconak izango zien, ezta?
-Franconak. Eta bestien… bixenak izengo zien. Handikaldekuekin… Gure etxien, bertan, oso hurrien euen milizianuena. Ta hara aillegau zienien, harak... Ze esaten jaten? Ze esaten jaten horrei zuluoi orduen?
-Trintxerak?
-E?
-Txintxerak?
-Bai. Hara aillegau zienien, esaten eben baionetekin ”Cuerpo…” ze esaten da?
-”Cuerpo a cuerpo”, “cuerpo a cuerpo”?
-Baionetekin. Ta han inguruen, gero ta gero be –neuk ez nittuen ikusi, baiña–
hillddakuen hazurrek agertzen ziela. Hori, jaso ez zittuenak. Ta oin be esaten dabe han inguruan enterrauta darezela asko. Han, inguru… puntuko Intxortan be bai.
-Bai, bai, bai. Alde, baztar guztietan.
-Bai, bai, eta... ba, heriduek...
-Eta hori zer zan? Goguen daukotzu ze urte zan? Hamaseixe zan, edo…?
-Ez, ez, hamaseixen oinddio urrin erezen. Hori ezin neike oin esan ze urte zan. Setienbrien ez dakit zenbata zan horko atakie eon zana. Ta… ezin neike, oin ez naiz akordatzen ze egun zan, ze...
-Ze urte. Eguna ez, urtia. Ze urte?
-Edo, ze urte zan be ez naiz akordatzen oin, ez naiz...
-Eta gero, hori pasau ta gero, gerria akabau in zan laister edo…?
-Ez, oinddion gero, ba, handik fan gñnen, bialdu gindduzen... hara, harutzau oinddio, ezta? Ta ba... han eon giñen beste denporale baten. Ta hor etxien eon giñenien, eukitzen giñuzen koltxoiek bentanan ifinitta, balak katiatzeko, baiña, hala ta guzti be, pasau itten zien. Ta egoten giñen lurrien etzindda, tirua zanien. Ta gero, hara alleau zienien, genden familixa dana, etxien baztarreko kuarto baten, erresaixua erresatzen. Enda, etorri jakuzen holaxe, zerokin… fusillokin-edo etorri jakuzen. Enda danok jaso… zertu giñuzen. Ta, hortarako, ezkatzien, orden, ba, baserrixen esnia-ta egoten zan, ta han erezen esne danak eran zittuen, hara kuartora alleau orduko. Enda, bueno, gero… ba gu han. Baiña oinddio be hantxe segitzen eban, aurrera ez zien oinddio… aurrera ez zeben ein. Ta, gero, handik be kendu giñuezen. Geure etxetik kendu giñuzen, ta fan giñen beste tio batzun etxera, Kanpazar ondora. Eta gero, ganauok eta ardixok eta… ardixek be danak jan zittuen milizianuok. Han ermitta bat dau, nire jaiotetxien onduen. Ta hango santua be erre eben, ta hango abade erropekin ta danak ardixon zeokin, ardixon okelok edo odolok garbitzen. Enda, ba, ardi barik, ardirik be barik geatu giñen.
-Ta ganauak errespetau zittuen?
-Ta ganauok be gehixenak desaparezidu zien. Enda bihorrak danak, bihorrak be danak galdu zien. Enda, gero ganauekin fan zien… bi tio juan zien Amorebieta ondora edo. Fuan zien ganauekin. Ta gu be, hurrengo fan giñen etxetik, hurrengo tion baserrira fan giñen lekutik, be kendu giñuzen. Gero, Elorrixora. Enda... ganauekin, esan dotena, Amorebietatik han ingurura joan zien. Ta bi ganau, bi behi-edo, geratu zien gero. Ta gero, azkena Elorrixon in giñuan. Gerria akabau zanian, Elorrixon [genden], baiña zazpi hillebetien…
-Kanpazarren eonda?
-Ez, etxetik Kanpazar ondora, ta Elorrixora. Zazpi hillebetien ibili... Horrek hiru lekutan eon giñan.
-Gerria akabau zan arte?
-Bai.

Egilea(k): Asier Elkoroberezibar (Eibar BHI) , Nahia Loidi (Eibar BHI)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia