Ixabel Belar Olabarria
Angiozar auzoa; Bergara (Gipuzkoa) (1914-2016)
Biografia
Bergarako Angiozar auzoko Goimendi auzuneko Gontzarrikoa baserrian jaio zen. Aita etxekoa zen eta ama Bergarako Agerre baserrikoa. Gazte hil ziren senar-emazteak eta bi seme-alaba utzi zituzten. Zazpi urtetik hamalau urtera arte Angiozarreko eskolan ikasi zuen, Katalina maistra uberarrarekin. 18 urte arte baserrian egon zen. Lehenengo Lasa jatetxean, gero Donostian eta Madrilen ("Conde de Llobregat"en etxean) jardun zuen neskame bezala. Gerra hasi zenean etxera itzuli eta gerraostean Bergarako Artetxetarren etxean jardun zuen neskame ezkondu zen arte. Angiozarko Zulueta Gaineko Gregorio Altuberekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-265 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute